Belarraren ahoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-==(\s?)Kanpo(.*)== +== Kanpo loturak ==)
t Robot: Reemplazo automático de texto (-AEB +AEB)
1. lerroa:
'''Belarraren Ahoa''', [[2004]]ean, [[Harkaitz Cano]]k idatzitako [[eleberria]] da. Liburu honetan, kronologian momentu ezberdinetan emandako bi istorio uztartzen ditu idazleak.
 
[[Adolf Hitler]]rek [[II. Mundu Gerra]] irabazi du. Diktadore handi hau [[Europa]] osoaren jabe egin da. Gizon txiki hau bere itsas armadarekin [[Amerikako Estatu Batuak|AEB]]tara doa, [[Roosvelt]] presidenteari aurre egiteko asmoz. Beste pertsona bat doa barku berean, beste gizon txiki bat, baina diktadorea beharrean, komediantea dena: [[Charles Chaplin]]. ''The Great Dictator'' filma egin zuen gizona. Filma honekin [[nazi]]etaz burla egin nahi izan zuen gizona. Arrazoi berdinarengatik atxilotua izan dena, eta Hitlerren itsasontziko sotoan kartzelaturik dioana. Gizon txikiak gorrotatu egiten du komediantea, eta Marko Polo kodea aplikatzen dio: bere eskuekin torturatu egiten du zinemagilea.
 
[[New York]]en lehorreratzen dira tropa naziak, lau aste itsasoan eman ondoren, Liberty Islanden erresistentzia gutxirekin. Dena dirau lasai, eta tropek aurrera egiten dute hirian zehar [[Richard Wagner]]ren musika, gizon txikiaren eskari baten ondorioz, jotzen den bitartean. Hau da, beraz, irabazle alemaniarren pieza. Hau jazo bitartean, komedianteak, leihotik so, [[Manhattan]] uhartea ikusten du, eta portua gurutze gamatuz beterik. Ezin du sinetsi, eta leihotxo biribila puskatuz alde egin nahi du. Baita lortu ere. Ur koipetsuetan barrena igeri eginez, hartzen du, azkenik, lur.