Boris Jeltsin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robot Añadido: ar, bat-smg, ga, hi, is, ku, lb, ml, oc, sl, th, ur Modificado: fr, gl, hu, vi, zh
No edit summary
25. lerroa:
{{biografia zirriborroa}}
 
Polemika
handia eragin dute haren
erabakiek. Demokraziaren izenean,
[[Sobiet Batasuna]] desegin eta
erreforma ekonomikoak egin zituen,
[[Errusia]]n krisi ekonomikoa
eraginez. Herrialdea bere onera
itzuli zenerako haren ospeak nabarmen
egin zuen behera. Hala
ere, Jeltsinen akatsik larriena [[Txetxenia]]ri
erasotzea izan zen. Independentisten
kontrako bi gerretan
milaka pertsona hil ziren.
Gerora haren etsai bilakatu zen
[[Mikhail Gorvatxov]] izan zen Jeltsinen
karrera politikoa hasi zuena,
Alderdi Komunistaren [[Mosku]]ko
arduradun izendatu zuenean.
1985ean izan zen hori. Bi urte iraun
zuen bi buruzagien arteko laguntasunak.
1987an kargugabetu egin
zuten Gorvatxoven politika kritikatzeagatik.
Bi urte geroago Alderdi
Komunista utzi zuen. Bere
garai onenak iristear zeuden.
 
== URREZKO AROA. ==
Sobiet Batasunean
nagusi ziren komunisten sostengurik
ez zuen arren, eserleku bat
lortu zuen Diputatuen Kongresuan,
hautesleen %90en sostenguarekin.
Horri esker Sobiet Gorenean
sartu zen. Baina ez zuen
[[SESB]]en alde lan egiteko asmorik,
eta ekainean, Errusiaren independentzia
aldarrikatu zuen. Berak
irabazi zituen Errusian egin ziren
lehen hauteskundeak. [[Sobiet Batasuna]]
desagertzear zegoen.
Jeltsinek bozak irabazi eta urte
batera, SESBeko buruzagi kontserbadoreenek
Gorvatxoven kontrako
estatu kolpea egin zuten. Sobiet
Batasuneko presidentea [[Krimea]]n
atxilotu zuten. Jeltsinek
milaka manifestari bildu zituen
Moskuko Etxe Zuriaren atarian —
Legebiltzarra— eta hala lortu
zuen matxinada etetea, eta Gorvatxov
askatzea. Tanke baten gainetik
aldarrikatu zuen bere garaipena.
Nazioartearen sostenguarekin,
1991ko abenduan, Sobiet
Batasuna desegin, eta Estatu Independenteen
Komunitatea sortu
zuen haren tokian.
 
== GAINBEHERA. ==
Errejimen zaharra desagertzearekin
bat, erreforma ekonomikoa
iritsi zen Errusiara. Horrek,
baina, gizartearen egoera hobetu
beharrean, krisia areagotu
zuen. Inflazioak gora egin zuen,
gutxi batzuk aberastu ziren eta
gehiengo handia miserian erori
zen. Hori nahikoa ez eta, 1993an,
Jeltsinek presidentetza hartu eta
bi urtera, berak legez kanpo utzitako Alderdi Komunistako 180 diputatu
Legebiltzarrean itxi ziren.
Presidenteak tankeekin eraso zion
Parlamentuari. 150 pertsona hil ziren.
Urte bat geroago armada Txetxeniako
independentisten kontra
bidaltzeak ez zion onik egin ez Jeltsini,
ezta herrialdeari ere. Errusiako
armada hildakoak bizkarrean
eta burumakur itzuli zen Txetxeniako
lehen gerratik. Milaka
zibil hil ziren gatazkan. Gerora
onartu zuen bere hutsegite politikorik
handiena izan zela hura.
Hiru urte geroago, 1996. urtean,
bozak bigarren aldiz irabazi zituen,
baina gaixoaldiak eta alkoholarekin
zituen arazoak bitartekozirela
Moskutik urrun izaten zen
gehienetan. Ofizialki presidentea
bera bazen ere, erabaki gehienak
haren ingurukoek hartzen zituzten.
Krimena eta ustelkeria egunerokoak
bilakatu ziren. Gerora bere
biografian onartuko zuen goiz-goizetik
hasten zela edaten, «estresa
gainditzeko era bakarra» zelako.
Agintaldia amaitu baino hilabete
batzuk lehenago, 1999. urteko
abenduaren 31n, dimisioa eman
zuen, eta [[Vladimir Putin]] espia
ohiaren esku utzi zuen Gobernua. Putinen lehen erabakia
Jeltsini eta haren familiari —
emaztea eta bi seme-alaba— immunitatea
ematea izan zen. Bihotzekoak
jota hil zen Errusiako
lehen presidente demokratikoa
izan zena.
[[Kategoria:1931ko jaiotzak|Jeltsin, Boris]]
[[Kategoria:2007ko heriotzak|Jeltsin, Boris]]