Ogasawara uharteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
134. lerroa:
}}
</div>
 
== Historia ==
Iwo-jima eta Chichi-jima uharteetan aurrehistoriako tresna eta harri landuak aurkitu dira, honek argi erakiusten du aintzinatik populaturiko uharteak direla.
 
1543an [[Bernardo de la Torre]] espainiarra izan zen uharteetara iritsi zen lehenengo europarra eta garai hartan uharteak populaturik ez zeudela idatzi zuen. [[Japonia]]rrak 1670 eta 1675ean egindako bi espediziotan iritsi ziren. ''Buninjima'' izena jarri zioten (biztanle gabeko uharteak) eta horregatik ingelesek ''Bonin'' izena eman zioten. Espainiarrek ordea ''Islas del Arzobispo'' deitu zieten.
 
1830an Nathaniel Savory iparramerikarra Chichi-jimara iritsi eta bertan uharteetako lehenengo kolonia ezarri zuen. Guztira 29 pertsona bizi ziren bertan, gehienak [[hawaii]]tarrak. 1846 urtean ''Howard'' baleuntziak kolonia berria sortu zuten hegoaldeko uhartean.
 
Japoniak sarritan eskatu zuen uharteen jabetza eta horretarako 1875ean Ogasawara izena eman zien.
 
Bigarren Mundu Gerran uhartediko biztanleak ebakuatu egin zituzten eta base militar japoniarra ezarri zen Chichijiman. Bertan nagusi zen Suebo Matoba majorrak kanibalismoa praktikatu omen zuen gerra presoekin eta Gerra bukatzean exekutatua izan zen. [[Iwo Jimako gudua]] famatu bihurtu zen mundu mailan izan ere Ozeano Bareko gerrako bortitzenetakoa izan baitzen. Gerra bukatzean Estatu Batuetako Armadaren kontrolpean gelditu zen 1968an japoniarrei itzuli zien arte.
 
2013ko azaroan erupzio gogor baten ondoren uharte berria azaleratu zen eta Niijima izena eman zioten.
 
== Flora eta fauna ==
Uharte bakoitzeko florak bere bideari jarraituz eboluzionatu du eta horregatik sarritan "Ekialdeko Galapagoak" ezizenaz ezagutzen dira. Landaretza subtropikal heze hostozabala da eta 500 espezie inguru biltzen dira, %43a endemikoa.
 
Aipagarriak diren hainbat espezie agertzen dira bertan, [[Pterodroma hypoleuca]], [[Columba janthina]] eta [[Apalopteron familiare]]. [[Pteropus pselaphon]] saguzaharra ere uharte hauetako endemikoa da.
 
== Iruditegia ==
<gallery>
Irudi:Ogasawara Islands in the Pre-war Showa era.JPG|Herrixka bat XX mende hasieran.
Irudi:Minamijima, Ogasawara, Tokyo.jpg|Minami-jima.
Irudi:Hahajima-oki.jpg|Haha-jima.
</gallery>
 
 
 
== Erreferentziak ==
139 ⟶ 166 lerroa:
 
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{Geografia zirriborroa|JPN}}
 
[[Kategoria:Japoniako uharteak]]