Parisko Notre-Dame katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 85.86.147.210 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
18. lerroa:
 
Katedrala, [[Eugène Viollet-le-Duc]]ek eta [[Jean-Baptiste-Antoine Lassus]]ek zaharberritu zuten [[1846]]an, baina Lassus hil egin zen eta Eugène geratu zen agintari bakar bezala. Egin zituen aldaketetako batzuk, honako hauek dira: [[frontoi]]ak leihoetan sartzea, hegoaldeko [[arrosa leiho]]a berak asmatua da, [[ostiko arku]]etako harria, harri berriagatik aldatzen du, barne kapera eta aldare guztiak berreraikitzen ditu; fatxadan, estatua berriak jartzen ditu Erregeen Galerian, eta, estatuetan buru batzuk falta direnez, gertuko katedraletatik kopiatzen ditu (Eugene beraren erretratuak diren batzuk ere badaude). Guzti honetaz gain, katedralaren isolamendu bat pentsatu zuen inguruko eraikin guztiak suntsituz.
 
== Katedralaren funtzioak ==
Katedralak, [[XVII. mendea]]ren amaieran, [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren erregealdian, aldaketa nabarmenak jasan zituen, nagusiki ekialdeko zatian, non tumulu eta [[beirate]]ak, garaiko estilo artistikoa zen [[barroko]]aren gustukoago elementuengatik aldatzeko. Honela, [[1630]] eta [[1707]] bitartean, [[Paris]]ko [[urregintza|urregin]] gremioak, [[Laurent de La Hyre]] eta [[Sébastien Bourdon]] bezalako artistei, urtean margolan bana enkargatu zieten. Tamaina handiko 77 margolan bildu ziren, ondoren sakabanatuak izan zirenak. Berrikiago, lan horietako hamabi inguru tenplura itzuli ziren.
 
[[1793]]an, [[Frantziar Iraultza]]n, eta arrazoiaren gurtzapean, katedraleko elementu gehiago suntsituak izan ziren, eta bere altxorretako asko, lapurtuak, katedrala, azkenik, jaki biltegi bihurtu zelarik.
 
Erromantizismoa nagusitu zenean, katedrala beste begi batzuekin ikusten da, eta filosofia iraganera begira jartzen da, beste garai batzuetako historia eta hauen espresio artistikoa kutsu poetiko eta etereo batekin goraipatuz eta mistikotuz. Pentsamenduaren argi berri honekin, [[1844]]an, [[Eugène Viollet-le-Duc]] eta Jean-Baptiste-Antoine Lassusen arkitektoen zuzendaritzapean, hogeita hiru urteko iraupena izango zuen zaharberritze egitarau bat abiarazi zen.
 
[[Fitxategi:Notre Dame Interior.jpg|thumb|right|300px|Katedralaren barnealdea]]
 
[[1871]]n, [[Parisko Komuna]]ren igoera laburrarekin, katedrala, berriz, iskanbila sozialen agertoki bihurtu zen, hauetan zehar, ustez, katedralari, ia su eman ziotelarik. [[1965]]ean, katedraleko plazan lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzeko zulaketen ondorioz, erromatar hondakinak adierazten zituen [[katakonba]]k, [[VI. mende]]ko katedral [[merovingiar]]rarenak eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] gelak aurkitu ziren. Berrikiago, [[1991]]n, hamar urte iraungo zuela aurreikusten zen katedralaren beste zaharberritze eta mantenu plan bat abiarazi zen.
 
=== Literatura eta ospea ===
Erromantizismoko izpirituan zehar, [[Victor Hugo]]k, [[1831]]n, ''[[Notre Dame de Paris (liburua)|Notre Dame de Paris]]'' izeneko eleberria idatzi zuen. Gertaerak, katedralean, [[Erdi Aroa]]n kokatuz, historia, Quasimodori buruzkoa da, Esmeralda izeneko neska [[ijito]] batez maitemintzen dena. Monumentuaren marrazki poetikoak, iraganeko arkitekturari, eta, bereziki, Parisko Notre Dame-ri buruzko jakin-min berri bat pizten du.
 
{{esaera2|Eta katedrala ez zen soilik bere laguna, unibertsoa zen; hobe esanda, Natura bera zen. Berak, etengabe loratzen ari ziren beirateez gain beste sastrakarik zegoenik ez zuen sekula amestu, beti sortzen ari den harrizko hostodiarenaz aparteko beste itzalik, kapitel saxoietako sastraka artean txoriz betea, elizako dorreez aparteko beste mendi batzuk edo bere oinpean orroka ari zen Parisez aparteko beste ozeanorik.}} Victor Hugo. Notre Dame de Paris. 1831.
<nowiki> </nowiki>Victor Hugo. Notre Dame de Paris. 1831.
 
=== Une garrantzitsuak katedralean ===