Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
→‎Argumentua: birritan zegoen hitz berdina -> (....egin egin....)
29. lerroa:
1: Aitonaren Eguzkienea baserri inguruetan lanean ari delarik, buru-hezurra aurkitzen du Ane Duhalde iruindar gazteak. Matias aitonak hil eta bertan lurperatu zuen pertsona dela bururatzen zaio hasiera batean.
 
2: Sei aste lehenago, inoiz ikusi ez duen aitona hil dela jakinarazten dio polizia batek dei baten bitartez. Horrekin batera, baserria herentzian beretzat utzi duela adierazten dio. Baserria dagoen Loperenak herriko idazkariarekin harremanetan jarri eta baserrira laguntzen dio. Inorekin harremanik ez zuen aitonaren gorpua hil eta hamar egunetara aurkitu zutela kontatzen dio bidean. Baserriaren egoera penagarria da: egunkari, liburu eta bestelako gauza pilak daude leku guztietan. Ate guztiak giltzarrapoz itxita daude. Kanpoko leihoetan ikur bitxiak daude margoturik. Baserriarekin zer egin egin pentsatzen hasten da. Gurasoen etxean bizi da eta lanik gabe dago. Badira sei hilabete bost urtetan ibilitako mutil laguna utzi duenetik, kostata, mutilak haustura onartu ez eta jazarpena egiten hasi zitzaiolako.
 
3: Anek baserriarekin geratzea erabakitzen du. Hasiera batean, asteburuetan bakarrik joaten bada ere, garbiketa eta konponketa txikiak egitera. Azkenean, ordea, bertan gertatzea erabakitzen du. Gauza zaharren artean argazki albuma aurkitzen du: aitona gaztea zeneko irudiak, fusila eskuetan, ikusten ditu, beste gazte batzuekin batera, Antzinako Egiptoko harrizko iruditxo bat, hortik aurrera ''Kleopatra'' izendatuko duena eta Ane txikia zeneko argazkiak. Horiek ikustean, negarrez hasten da, hunkiturik.