Roberto Eduardo Viola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t «Robertoviola2.jpg» fitxategia kendu da, INeverCry wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
1. lerroa:
 
[[Fitxategi:Robertoviola2.jpg|thumb|alt=other_versions=|other_versions=|Roberto Viola, militar jantzita]]
 
Argentinar militar eta politikaria (Buenos Aires, 1924 - 1994). Militar-ikasketak egin zituen, eta garrantzi handiko postuak izan zituen, Estatu Nagusiko buru eta armadako buruzagi nagusi, besteak beste. 1976an, María Estela Martínez de Perón lehendakaria (1974-1976) kargutik kenarazi zuen estatu-kolpean parte hartu zuen, eta 1978tik aurrera herrialdean diktadura gogorra ezarri zuen Batzorde Militarreko kide izan zen. Bi urte geroago, Errepublikako lehendakari izendatu zuten 1981-1984 urte-bitarterako. Ezin izan zuen agintaldia amaitu, kargutik kendu baitzuten, 1981eko abenduan. Erregimen militarra bukatu zenean, eta ostera demokrazia ezarri zenean, 17 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, diktadurako urteetan giza eskubideak urratzeagatik. 1990ean, Carlos Saúl Menem lehendakariaren gobernuak zigorra barkatu zion, eta askatasunean bizi izan zituen bere bizitzako azkeneko lau urteak.