Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
Antzinako iturrietan, ''ampsivarii'', ''batavi'', ''bructeri'', ''chamavi'', ''chatti'', ''chattuarii'', ''cherusci'', ''sicambri'', [[Franko saliarrak|saliarrak]], ''tencteri'' eta ''usipetes'' tribuak aipatzen dira. Herri hauek [[Rhin]] beherearen iparraldeko ertzean bizi ziren (gaur egungo [[Belgika]]ko iparralde eta [[Herbehere]]etako hegoaldean). [[Latin]]ez ''Francia'' deitzen zitzaion eskualde horri<ref>[http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/BarbarianTencteri.htm «Germanic Tribes: Tencteri»] Historyfiles.co.uk</ref>. Hiru tribu nagusi bereizten ziren III. mendean: saliarrak, ripuariarrak eta txateak edo hessiarrak, eta independenteak ziren hirurak nahiz eta hizkuntzaz, ohituraz eta gizarte egituraz berdinak izan. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.
 
[[Antzinako Erroma]]ko mugen gainean egundoko presioa egin zuten, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Arbogast]]en garaian armadako postu altuenetan egon ziren. [[IV. mende]]aren erdialdean ([[358]]. urte aldera) [[Mosela]] eta [[Eskalda]] ibaien arteko lurraldea (gaur egungo [[Belgika]]) inbaditu zuten franko saliarrek. Banaketa horrek ekarri zuen egungo [[flandria]]rren eta [[valonia]]rren arteko bereizkuntza. [[V. mende]]an, bandaloek [[Galia]]n barrena eginiko erasoez baliatu ziren frankoak ([[406]]) eta arian-arian nagusitu ziren iparraldeko Galia osoan. Franko horietako batzuek erromatartu eta inperioaren aliatu gisa jardun zuten. Besteek eutsi zioten germaniar izateari. Klodio eta [[Txilderiko I.a|Txilderikoren]] inbasioekin, [[Tournai]] inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaitu ostean.
 
== Merovingiarrak ==
[[Txilderiko I.a]] ([[440]]-[[481]]) [[Tournai]] inguruan bizi ziren saliar frankoen erregea izan zen. [[Klovis I.a|Klovisek]], Txilderikoren semeak, herri saliar eta ripuariar guztiak bere menean jarri eta hegoalderantz gidatu zituen oste frankoak. Lehenik, gaur egungo Frantziako iparraldeaz jabetu ziren eta [[486]]an [[Siagrio]] jeneral erromatarraren [[Soissonseko Erresuma|Soissonseko lurraldea]] konkistatu zuten<ref>[http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/FranceSoissons.htm «Domain of Soissons»] Historyfiles.co.uk</ref> Ondoren, frankoek [[alaman]]en inbasioa galarazi zuten eta [[bisigodo]]ak Galiako hegoaldetik uxatu zituzten. [[Vouilléko bataila|Vouilléko garaipenaren]] ostean ([[507]]), Klovisen nagusitasuna Galia osora hedatu zen, [[Borgoina]], [[Proventza]] eta [[Britainia]]ra izan ezik.
Txilderikoen [[Merovingiar leinua|merovingiar]] familiak franko guztiak batu zituen. Ezarian bere agintea beste lurraldeen gainean hedatu zuten.
 
[[509]]an Klovis frankoen lehenbiziko errege (''rex Francorum'') bilakatu zen. [[Kristau]]tu ondoren, kristau elizaren ortodoxia defendatu zuen, [[arrianismo]]aren bidea hautatu zuten herri germaniar askok ez bezala, eta Elizak lagundurik sendotu zuen frankoen erresuma. Klovis [[merovingiar]]ren dinastiako lehen erregea izan zen.
Frankoen errege titulua (''rex Francorum'') eraman zuen lehendabiziko buruzagi frankoa [[Klovis I.a]] izan zen, [[509]]an. [[Siagrio]] jeneral erromatarraren [[Soissonseko Erresuma|Soissonsko lurraldea]] konkistatua zeukan, eta [[bisigodo]]ak [[Galia]]ko hegoaldetik uxatu zituen [[Vouilléko bataila]]n. Beraz, Frankoen hegemonia Galia osora hedatu zuen, [[Borgoina]]ra, [[Proventza]]ra eta [[Britainia]]ra izan ezik.
 
Klovisek bere menpeko lurraldeak semeen artean banandu zituen, bere semeek biloben artean egingo zuten moduan. Klovisen semeek bat egin zuten Borgoina menderatzeko ([[534]]). Baina [[Sigeberto I.a]] eta [[TxilperikTxilperiko I.a]] erregeen garaitik aurrera, erresumak hiru zonalde garbitan bereizi ziren: [[Austrasia]], [[Neustria]] eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta normalean beste erresumaren gainean kontrola ezartzen saiatzen ziren.
 
Frankoen lurraldea [[Klotar II.a]]ren agintepean batu zen berriro [[613]]an. [[Parisko Ediktua]] eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere agindupean egon zedin. [[Dagoberto I.a]] seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 660. urtean, izenez izan ezik, Frankoen Erresumak Akitania eta Baskonia galdu zituen 769. urte arte. [[687]]rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, [[751]]n, [[Aita Santu]]aren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, [[Pepin Laburra]]k [[Txilderiko III.a]] azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.