Iberia Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
39. lerroa:
Sestaoren arraun historia oso luzea da. 20 eta 30. hamarkadako Bizkaiko estropadetan herriko hainbat talde aritu ziren arraunean, hala nola [[Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea|Kaiku]] eta gerora futbolean arituko zen [[Sestao Sport]].
 
50. hamarkadan aldiz Iberia nagusitu zen, Espainiako batel eta trainerilla txapelketa ugari lortuz eta trainerutan [[Kontxako Bandera]] eta [[A Coruña]]ko Generalísimo Kopa famatuak irabaziz, bai eta [[Espainiako Traineru Txapelketa]]n 9 aldiz bigarren postua lortuz ere. 1954 urtea bereziki izan zen ona klubarentzat, Andoni Arraiz patroiaren agindutara bandera biak irabazi baitzituen.
 
1959an Kaikurekin bat eginda Sestao izena erabiliz bigarren [[1959ko Kontxako Bandera|Kontxako banderaBandera]] irabazi zuen Iberiak. Azken garaipena 1966ko [[Bizkaiko Traineru Txapelketa]] izan zen. Ordutik hona arazo handiak izan ditu eta urte gutxi batzutan baino ez du trainerua uretarako. Azken denboraldia 2002an izan zuen.
 
2014 denboraldirako [[Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales|Castreñarekin]] akordioa lortu du. Bien arteko baturari esker bi traineru uretaratuko dituzte KAE Ligan. Lehen mailan ''Castreña'' izenarekin arituko dira eta bigarren mailan ''Castro-Iberia'' izenarekin. Elkarketa puntuala da eta Castrok 24 arraunlari eta Iberiak 14 jarriko ditu.