«Frankoak»: berrikuspenen arteko aldeak

488 bytes added ,  Duela 6 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}}))
{{Argitzeko|Germaniar herriari|Franko (argipena)}}
[[Fitxategi:Franks expansion.gif|thumb|300px|right|Garai bakoitzean frankoen mende egon diren lurraldeak.]]
 
'''Frankoak''' edo '''herri frankoak''' mendebaldeko germaniar [[tribu]]en konfederazio aldakorra izan zen. Antzinako iturrietan, [[Franko saliarrak|saliarrak]], ''sicambri, chamavi, tencteri, chattuarii, bructeri, usipetes'' eta ''ampsivarii'' dira franko tribu haietako batzuk. Azkenean, saliarrak beste tribuen gainetik nabarmendu ziren.
 
[[Mersengo Hitzarmena|Mersengo Hitzarmenean]] ([[870]]) erresuma horiek banandu egin ziren berriro, batez ere lehenengoa. [[Karlos III.a Gizena|Karlos Gizenaren]] aginpean, Karolingiar Inperioa, Borgoina izan ezik, batu zen berriz ([[884]]), baina batasun horrek ez zuen luze iraun. Ekialdeko erresuman, aipatutako Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zen [[962]]an. Mendebaldeko erresuman, karolingiar erregeek agintea [[987]] arte izan zuten, Lois V.aren heriotzaren ondoren [[Hugues Capet]], kapetarren leinukoa, Frantziako errege bihurtu baitzen.
 
== Frankoak Euskaleta Herrianeuskaldunak ==
Frankoen eta euskaldunen arteko harremanak guztiz zailak izan ziren luzaroan. [[Klovis I.a]]k [[Tolosa Okzitania]] hartu zuen eta [[Bordele]]ko hiria ere izan zuen mendeko, baina ez zen [[Garona]] ibaiaren hegoaldeko lurretan sartu, ez zen euskaldunen lurretan barneratu. [[VI. mende]]an saio ugari egin zuten frankoek Akitania euskaldunean (erromatarren garaiko [[Novempopulania]]) eta, hainbat gudu galdu ondoren, Genial izeneko dukea, ezarri zieten euskaldunei [[602]]. urtean nagusitu ondoren.
 
''Franko'' zeritzen —nahiz eta etniaz frankoak ez izan— [[XI. mende]] bukaeratik aurrera Nafarroan eta Iberiar penintsulako beste lurralde batzuetan finkatu ziren europarrei. Izan ere, gehienak frankoen erresumakoak ziren, okzitaniar gaskoiak.
 
Oro har, [[Donejakue bide]]tik iristen ziren franko haiek eta, Nafarroako erregeek emaniko lehentasunez baliatuz (merkataritzarako askatasuna, foru bereziak, eskubide pertsonalak, soldadutzarik ez...), indar handiko ekonomia talde bat osatu zuten Berant Erdi Aroan.
 
[[VII. mende]]an Akitaniako euskaldunek beren arteko buruzagi bat ezarri zuten duke, Otsoa edo Lupus izenekoa, eta dukerri independente bat: [[Baskoniako dukerria]], Tolosa hiriburu zela. Frankoek, bestalde, [[Loira]] eta Garona ibaien arteko [[Akitaniako dukerria]] sortu zuten ([[630]]) euskaldunei aurre egitearren. [[VIII. mende]]aren hasieran, dukerri horiek batu egin ziren zenbaitetan, musulmanen inbasioa galarazteko ([[732]], [[Poitiersko gudua (732)|Poitiersko garaipena]]), baina arabiarrak berriro ere [[Ebro]] inguruko lurretan zeudela, berriro eraso zien euskaldunen lurrei [[Karlomagno]] errege franko karolingiarrak, eta frankoen aurka altxatu ziren euskaldunak (Orreagako garaipenak, [[Orreagako gudua (778)|778]] eta [[Orreagako gudua (824)|824]]).
[[Iruñea]], [[Zangotza]], [[Gares]] eta [[Lizarra]]ko hirietan eraiki ziren Nafarroako auzo franko nagusiak, baina Nafarroako eremu guztietara zabaldu ziren. Guztiz ugaldu ziren frankoak Nafarroan [[XIV. mende]]a arte (biztanleen % 20 izatera iritsi ziren), merkataritza eta artisautza lanetan ari izan ziren bereziki eta jatorrizko hizkuntza, [[okzitaniera]], gorde zuten XIV. mendea arte.
 
Frankoen erresumaren eta laguntzaile izan zuen elizaren eraginez guztiz areagotu zen, VI. eta IX. mendeen artean, hizkuntzari eutsi zioten euskaldunen eta euskara galdu zuten gaskoien arteko bereizkuntza.
Istilu larriak izan ziren nafar euskaldunen eta frankoen artean ([[Nafarreriako gerra]], 1276-1277; Lizarrako istiluak, 1322).
 
== Erreferentziak ==
30.738

edits