Orrialde berria: Gregorio de la Revilla (Santander, 1857- Bilbao, 1928). Politikaria eta Bilboko entzute handiko alkatea XIX. mendean. Gregorio de la Revilla Santanderren jaio zen, baina bost urt...
Gregorio de la Revilla (Santander, 1857- Bilbao, 1928). Politikaria eta Bilboko entzute handiko alkatea XIX. mendean. Gregorio de la Revilla Santanderren jaio zen, baina bost urterekin Bilbora heldu zen eta bere ikasketak hasi zituen. Zuzenbidea ikasi zuen, eta zinegotzi aukeratu zuten. 1891ean alkate izendatu zuten. Aurreko alkatea Jose Maria Solaun izan zen, eta ondorengoa Emiliano Olano. Gregorio de la Revillak parte hartu zuen hainbat fundaziotan, esate baterako Elkarte Filarmonikoan (ofizialki eta gaztelaniaz Sociedad Filarmónica). Gainera, “Sociedad Bilbaina” elkartearen presidentea izan zen, eta bazkidea “El Sitio” elkartean. Mediku-Zientzien Akademiak Gregorio de la Revillari zorionak eman zizkion bere kudeaketa apartagatik Basurtoko Ospitalean. Izan ere, bere lana Ospitaleko Batzarrean ezinbestekoa izan zen Basurtoko ospitale berria eraiki zedin.