Agot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Bazterketa: bi hitz gaizki idatzita zeuden eta ondo ipini ditut.
t 88.8.55.106 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Joxemai wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
8. lerroa:
Agotek mendeetan zehar jatorri ezezaguneko diskriminazioa jasan behar izan dute. Izenari begiratuta, autore askok agotak [[godo]] jatorrikoak izan daitezkeela proposatu dute, agian gudarosteren bateko desertoreak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] bailaretan errefuxiatu ziren eta bertako biztanleek gogo txarrez hartu zituzten, hortik denboran zehar pilatutako diskriminazioaren eta aurreiritzien jatorria. Beste teoria batek garai batean [[Frantzia]]tik etorritako gaizkileak izan zirela dio, justiziatik ihesi [[legenar]]rean ezkutatu zirenak muga gurutzatu baino lehen. Legenarra zabaltzea agotei egiten zitzaien akusaziorik ohikoena zen.
 
Beste teoria batek dioenez, agotak eraikuntzaren lanbidearen inguruan eratutako taldea ziren: 950. urtean [[Okzitania]]n eraikuntzaren bi lankide taldeen artean liskarrak piztu ziren, harria lantzen zutenen eta zura lantzen zutenen artean, hain zuzen. Harria lantzen zuten lankide taldearen maisu bat hiltzean bi taldeen arteko guda hasi zen. Guda hau amaitzean, talde biek langile berriak hautatzean kontrako taldeko langileak hartzeari uko egiten zioten. Gauzak horrela, bi lankide talde hauetatik etaat hirugarren talde bat eratu zen, [[Katarismo|kataroen doktrinarekin]] lotuta zegoena<ref>{{es}}[http://www.suite101.net/content/los-agotes-a12932]</ref><ref> {{es}}[http://esunmomento.es/contenido.php?recordID=196]</ref>. [[Katarismo|Kataroek]] ez dute Jesukristoren jainkotasunean edota amabirjinaren birjintasunean sinisten, gainera elizaren aginpideek erakutsitako boterezalekeria eta diruzalekeria arbuiatzen dute eta sakramentuei uko egiten diete<ref>[http://www.elcorreo.com/vizcaya/20070724/sociedad/agotes-20070724.html]{{es}}</ref>.
 
Okzitaniatik [[Biarno]]ra, [[Gaskonia]]ra, [[Bretainia]]raino... eta Nafarroako Pirinioetara, [[Aragoi]]ra, Euskal Herriko hainbat herritara eta baita [[Asturias]]eraino alde egin zuten.
15. lerroa:
[[Fitxategi:Agote_ur_pila_oloreneko_katedralean.jpg‎|175px|thumb|Biarnoko Oloroeko katedraleko agotentzako ur bedeinkatuaren pila]]
 
Mendeetan zehar herrietatik etaat bizitzera behartu zituzten eta gainontzeko biztanleekin ezkontzea debekatu zietenez, honek [[endogamia]] bultzatu zuen, eurenganako arbuioa indartuz. Agote bezala antzemanak izateko jantzi bereziak jantzi behar izaten zituzten, sarri bularrean antzara edota katu oinatz itxurako bereizgarri gorri bat eman behar zutelarik. [[Legenar]]ra zabaltzen zuten ustea zabaldu zen eta leku askotan [[kanpai]]txo bat jo behar izaten zuten, agot ez zirenek ihes egin ahal izan zezaten. Kutsadura ekiditeko neurri gisa iturri ezberdinetan edatera, ura hartzen edo ogia erretzen azkenengoak izatera, euren tresnak baino ez erabiltzera, eurek jan behar ez zuten jakirik ez ukitzera eta abarretara behartzen zituzten. Elizan koroaren, kanpandorrearen ala eskaileraren azpian baztertuta entzun behar zuten meza, maiz alboratutako ate txikiago batetik sartu behar zuten. Elizako lurrean marra bat zegoen (burdin hesia [[Arizkun]] herrian), aldarera igo ez zitezen. Beste bataiarri erabili behar zuten eta ur bedeinkatua beste pila batetik hartzen zuten. Euren eskaintzak gainontzeko herritarren oparietatik berezita gordetzen ziren<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee10045/114616]</ref>.
 
== Bazterketaren amaiera ==