Tantaz Tanta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
Tantaz Tantak antolatutako ekitaldi nagusia, ''mobilitsasoa'' (mobilizazioa + itsasoa) izenekoa, [[2014]]ko [[urtarrilaren 11]]n [[Bilbo]]n (Bizkaia) egitekoa zen manifestazioa zen. Asociación Plataforma de Apoyo a las Víctimas del Terrorismo, Asociación de Víctimas del Terrorismo ([[AVT]]) eta [[Dignidad y Justicia]] Espainiako elkarteek eskatuta, [[Espainiako Auzitegi Nazional]]eko fiskal [[Carlos Bautista]]k ekitaldi hura debekatzeko galdegin zuen. Gaiaz erabakitzea auzitegi horretako epaile [[Pablo Ruz]]i zegokion, baina fiskalak eskatu zion gaia [[Eloy Velasco]]ren esku utz zezala, Velascok zeramalako [[Herrira]]ren aurkako auzia; izan ere, Bautistaren ustez, manifestazioak Herriraren estrategiari erantzuten zion.<ref>{{es}} [http://www.20minutos.es/noticia/2024560/0/fiscalia/pide-prohibir/manifestacion-presos-eta/ «La Fiscalía pide prohibir la marcha a favor de los presos de ETA del sábado en Bilbao»], ''20 Minutos'', 2014-01-09.</ref>
 
Hala, bada, Ruzek Velascoren esku utzi zuen erabakia, eta [[Eloy Velasco]]k —1995etik 2003ra bitartean [[Alderdi Popularra]]ren zuzendaritzapean [[Valentziako Generalitate]]ko kide izan zen epaileak<ref>{{es}} [https://linguisticaforensemadrid.files.wordpress.com/2010/03/cvs_jlf_i.pdf Eloy Velascoren curriculuma], auzitegietako hizkuntzalaritzari buruzko ''Linguisticaforensemadrid.wordpress.com'' webgunean eskuragarri.</ref><ref>{{es}} Jaume ASENS eta Gerardo PISARELLO: [http://blogs.publico.es/no-hay-derecho/2014/01/14/los-enemigos-de-la-paz-y-el-derecho-a-decidir/ «Los enemigos de la paz y el derecho a decidir»], ''Público'', 2014-01-14.</ref>— manifestazioa debekatu zuen, ekitaldiaren egunaren bezperan bertan. Era berean, Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari agindu zien beharrezko neurriak hartzeko, mobilizazioa egin ez zedin. Erabakia hartzeko, Velascok argudiatu zuen mobilizazioa [[Herrira]]k deitu zuela hasiera batean, eta erakunde horrek «izaera terrorista» duela suposa zitekeela (berak agindu zuen irailaren amaieran Herrirako kideak atxilotzea). Horregatik, mobilizazioan berez deliturik ikusten ez bazuen ere, debekatzeko erabakia hartu zuen.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/87563/velascok_presoen_eskubideen_aldeko_mobilizazioa_debekatu_du.htm «Velascok debekatu egin du Tantaz Tantaren mobilizazioa»], ''Berria'', 2014-01-10.</ref>
 
== Aurkako jarrerak ==