Ariel Sharon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
36. lerroa:
Bere ibilbide politiko luzean zehar, bai Israelen bai kanpoan polemikak piztu ditu Sharonek. Israelen segurtasuna ahuldu gabe bakea lortzen ahalegintzen zen lidertzat jotzen zuten aldekoek. Israeldar askok ere borroka latzetan herrialdea defendatu zuenetakoa ikusten dute. Kontrakoek, aldiz, argudiatzen dute [[Sabra eta Xatila sarraskia]] zela medio auziperatuta egon beharko zutela. [[Kahan komisioa]]k ebatzi zuen aldi berean "zeharka" eta "pertsonalki" erantzulea zela, nahita axolagabe jokatu baitzuen. Ondorioz, Defentsa Ministroaren kargua utzi zuen. Nolanahi ere, [[Likud]] alderdiaren barnean politiko nabaria izaten jarraiki, hurrengo kabineteetan postu berriak eskuratu zituen.
 
Alderdiko lider izendatuta [[1999]]an, [[2001]]ean Lehen Ministro hautatu zuten. Agintean, batik bat [[Gazako zerrenda]] militarrik gabe uzteagatik, Likud erdibitu zen. Azkenean, Sharonek alderdia utzi zuen eta [[Kadima]] izenekoa sortu. Alderdi berriak, [[Ehud Olmert]] buru zuela, [[2006]]ko hauteskundeak irabazi zituen.
 
== Erreferentziak ==