Ariel Sharon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa:
[[1948]]an eratu zenetik, Israelgo armadako komandantea izan zen. [[1953]]ean [[101 unitatea]] sortu zuen, palestindar [[fedajin]]en aurkako errepresalia operazioak egiteko. [[Suezko krisialdia]]n (1956-1957), [[Sei Eguneko Gerra]]n (1967)eta [[Yom Kippur Gerra]]n (1973) parte hartu zuen<ref>David ALANDETE: [http://internacional.elpais.com/internacional/2014/01/01/actualidad/1388614591_303527.html Ariel Sharon, el fiero general que se convirtió en pragmático político] Internacional.elpais.com</ref>
 
Bere ibilbide politiko luzean zehar, bai Israelen bai kanpoan polemikak piztu ditu Sharonek. Israelen segurtasuna ahuldu gabe bakea lortzen ahalegintzen zen lidertzat jotzen zuten aldekoek. Israeldar askok ere borroka latzetan herrialdea defendatu zuenetakoa ikusten dute. Kontrakoek, aldiz, argudiatzen dute [[Sabra eta Xatila sarraskia]] zela medio auziperatuta egon beharko zutela. [[Kahan komisioakkomisioa]]k ebatzi zuen aldi berean "zeharka" eta "pertsonalki" erantzulea zela, nahita axolagabe jokatu baitzuen. Ondorioz, Defentsa Ministroaren kargua utzi zuen. Nolanahi ere, [[Likud]] alderdiaren barnanbarnean politiko nabaria izaten jarraiki, hurrengo kabineteetan postu berriak eskuratu zituen.
 
Alderdiko lider izendatuta [[1999]]an, [[2001]]ean Lehen Ministro hautatu zuten. Agintean, batik bat [[Gazako zerrenda]] militarrik gabe uzteagatik, Likud erdibitu zen. Azkenean, Sharonek alderdia utzi zuen eta [[Kadima]] izenekoa sortu. Alderdi berriak, Olmert buru zuela, [[2006]]ko hauteskundeak irabazi zituen.