Liburutegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ecole des chartes - Library reading-room.jpg|thumb|300px]]
'''Liburutegia''' edo '''biblioteka''' [[informazio]]a komunitate batera zabaltzeko helburuarekin [[liburu]]ak eta bestelako [[agiri]]ak jaso, antolatu, sailkatu eta publikoaren eskura jartzen duen erakundea da. Liburutegietan lan egiten duten pertsonak [[liburuzain]]ak edo bibliotekariak dira. Hala ere, pertsona baten liburu bilduma pribatuari ere liburutegi deritzo. Izan ere, mende luzeetan zehar liburutegiaren zeregin soila liburu eta beste agirien bilduma egin eta, kasurik hoberenean, modu egokian antolatzea izan zen, baina XIX. mendetik aurrera, [[Argien Garai]]ko joerari jarraiki, liburutegiaren helburua jakintza gizartera zabaltzera aldatu zen. Horretarako, liburutegi publikoaren ideia zabaldu eta gauzatzen da aldi berean. Bide batez, XIX. mendeko [[positibismo]]ak [[zientzia]]ren garapena eta zabalkuntza ekarri.ekartzearekin Halabatera, liburutegietako jarduera modu zientifiko eta sistematiko batez aztertzeari ekin zitzaion, [[bibliotekonomia]] diziplina berriaren baitan. Liburutegiaren espezializazioa ere gertatu da eta [[liburutegi publiko]]az gainera, egun informazio berezitua eskaintzen duten dokumentazio-zentroak, unibertsitateko liburutegiak, [[eskolako liburutegi]]ak, [[mediateka]]k eta [[artxibategi]]ak ere badaude informazio-gune moduan. Beste alde batetik, historiako euskarri nagusia liburua izan da, baina egun liburutegiek informazioa eskuratzeko beste euskarri eta teknologietarako sarbidea ere eskaintzen dute; hain zuzen, informazio-iturri moduan [[Internet]]ek duen nagusitasunak liburutegietako zereginaren eta liburuzainen lanaren birplanteamenduaren beharra ekarri du kasu askotan. [[Liburutegiaren Nazioarteko Eguna]] [[urriaren 27]]an ospatzen da 1997 urteaz geroztik.
 
=== Liburutegi publikoak ===