«Itsasaldi»: berrikuspenen arteko aldeak

 
Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen [[orbita]] eta Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duena [[plano]] desberdinean daudenez eta Lurrak bere buruaren inguruan bira egiten duenez, intentsitate desberdinekoak izaten dira batak eta besteak Lurraren gainaldeko edozein puntutan sortzen dituzten indarren osagaiak. Intentsitatea desberdina izateak gorabeherak sortzen ditu urte sasoien arabera itsasaldien [[anplitude]]an; fenomenoaren [[aldizkakotasun]]a, dena den, ez da aldatzen.
 
JUNE
 
ZEA
 
WAPIXIMA
 
Gauza jakina da Lurraren gainaldea ez dagoela urez uniformeki estalia; hori dela eta, lekuan lekuko itsasaldien periodoa eta batez bestekoak aldatu egiten dira, eremu batetik bestera, kostaldearen morfologiaren, haizearen, egurats presioaren eta itsas hondoko ezaugarrien arabera. Horiez gainera badira itsasaldien magnitudean eta itsasgoren periodoan aldaketak eragiten dituzten beste eragile hauek ere: Eguzkiaren eta Ilargiaren deklinazioa, Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen orbita eta Ilargiak Lurraren inguruan egiten duena, hain zuzen ere. Horien eraginez, mugimendu konplexu eta erritmikoak sortzen dira itsasaldietan, Ilargiaren itsasaldi nagusiak deusezta ditzaketenak edo baita itsasaldi bat besteari gainjarri ere.
Anonymous user