Espazio ontzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
10. lerroa:
 
Espaziointzi kontzeptua itsasontzi eta hegazkin kontzeptuen parekoa da astronautikan, izena ere itsasontzi izenaren ildotik dator.
 
== Espaziontzi motak eginkizunaren arabera ==
 
Espaziontzi mota ugari bereiztu dezakegu, lehenik eta behin funzioaren arabera ondorengo sailkapena genduke:
 
*[[Kapsula espazial]]ak: Orbitan [[koete]] baten bidez jartzen diren geometria simpledun gailu hauek misio bakar bat burutzen dute garraio edota emergentzi ihesbide lanak adibidez. Kapsulak behin bakarrik erabiltzeko eraikitzen dira nahiz eta zenbait osagai berrerabil litezkeen jaurtiketa bakoitzaren ondoren aparailua piezetan banatzen da. Kapsulak misioa betetzeko ezinbestekoak diren moduloetan banatuak egoten dira. Kapsulak propultsio sistema mugatuak izaten dituztenez eta behin soilik erabiltzen direnez merkeak izaten dira eta fidagarriak osagaien kontrola zorrotza baldin bada. Kapsulak ordea mugatuak dira oso ezin baitute misio komplexurik burutu, gainera orohar ez dira ondoren aipatzen diren transbordadoreak bezain erosoak. Mota hauetakoak ditugu Soyuz, Vostok, Mercury edo Shenzhou kapsulak.
 
*[[Transbordadore espazial]]ak: bi puntuen arteko garraioa dute helburu, orohar bi egoitza espazialen edo planeta baten eta bere orbitan dagoen egoitza espazialaren artean. Espaziontzi hauek gestio aproposarekin berrerabilgarriak dira eta hori da euren dohai nagusia. Mantenimendu zail eta garestia izan ohi dute aparailu hauek bereziki atmosferan sartu eta irtetze maniobrak direla eta hauek mekanikoki eta termikoki latzgarriak baitira oso. Mantenimendu aproposik gabe eta osagaien biziraupena gehiegi luzatu nahi izan ezkero Challenger eta Columbia transbordadore estatu batuarren kasuan bezela, istripu larriak gerta litezke. Mota hauetakoak dira EEBB-ko transbordadoreak eta SESB-k behin soilik erabili zituen transbordareak.
 
*[[Exploraziorako espaziontzi]]ak: Mundu baten orbitatik haruntzago ibiltzeko espaziontziak dira. Ilargira joan ziren [[Apollo]] espaziontziak moeta horietakoak ziren. Espaziontzi hauek garestienak izan ohi dira misio zehatz eta komplexu bakar bat burutzeko diseinatzen baitira, ez dira beraz orohar berrerabilgarriak.
 
*Misio berezietarako espaziontziak: Badira literaturan soilik ikus ditzakegun espaziontzi motak, hala nola guda-espaziontziak eta antzekoak.
 
 
== Gaitasunaren araberako sailkapena ==
 
Ibil ditzaketen distantzien arabera espaziontzi ezberdinak bereiztu ditzkegu. Gehienak literaturan soilik ageri dira ez baita gaurdaino ilargia baino aruntzago iristeko gai den espaziontzirik eraiki.
 
*Orbitaratze espaziontziak: Jaurtiak diren munduaren gainazaletik orbitara iristeko gai diren espaziontziak.
*Ilargiratze espaziontziak: Mundu baten eta bere satelitearen arteko bidea ibiltzeko gai diren espaziontziak.
*Planeta arteko espaziontziak edo espaziontzi interplanetarioak: Eguzki sistema baten barnean mugitzeko ahalmena duten espaziontziak.
*Izar arteko espaziontziak edo espaziontzi interestelarrak: Bi eguzki sistemen arteko bidea egin dezaketen espaziontziak.
*Galaxia arteko espaziontziak edo espaziontzi intergalaktikoak: Galaxia batetik bestera joateko ahalmena duen espaziontziak.
 
== Izan diren espaziontzi nagusiak ==