Luziano Samosatakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
8. lerroa:
 
== Idazlanak ==
Haren lantzat hartu diren laurogeita sei obretatik hirurogeita hamar dira berak eginak, zalantzarik gabe: [[poema]]k, [[elkarrizketa]]k, [[panfleto]]ak, [[satira]]-eleberriak eta abar. ''Hildakoen elkarrizketak'' eta ''Ametsa eta oilarra'' dira haren elkarrizketa ospetsuenak. Satira guztiz zorrotzak idatzi zituen, eta aberatsak, gizartearen bizioak, filosofo sofistak eta zinikoak (''Ikaromenipo''; ''Sektak enkantean''), [[Paganismo|erlijio pagano]]a (''Jainkoen elkarrizketak''; ''Prometeo''; ''Zeus tragikoa'''), kristautasuna (''Peregrinoren heriotza''), literatura-modak, hitz batean, bere garaiko ideologia eta gizarte-agerkari eta gertakari guztiak izan zituen kritikagai. Kritika ezkorra eta joera guztiz eszeptikoa nagusitu ziren Luziano Samosatakoaren lanetan, baina estilo argi-zorrotzak eta bere errealismoaren irudimen indartsuak (Menipposen bufoi-satiraren ildotik) gar guztiz biziz jantzi zituzten haren obrak.
 
Luziano Samosatakoaren eragina garai modernoetara iritsi zen, [[Rabelais]], [[Erasmo]], [[François Fénelon|Fénélon]], [[Quevedo]], [[Jonathan Swift]], [[Voltaire]] eta [[Giacomo Leopardi]] idazleen satira lanetan nabari daitekeenez.