Ecce Homo (Borja): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''[[Borja]] herriko ''Ecce Homo'' margolana''' (latinez, “hau da gizona” edo “hona hemen gizona”) bertako Miserikordia Santutegian (Zaragoza) erakusgai dagoen margolana da, [[Ecce homo]] irudi bat irudikatzen duena. Margolanaren jatorriko bertsioa [[Elías García]] margolariak egin zuen, XIX. mendearen bukaeraren inguruan, eta balio artistiko eta ekonomiko eskasekoa zen. Gainera, Elias Garciaren ''Ecce Homo'' hori ez zen originala: [[Guido Reni]]k egindako beste ''Ecce Homo''arekin antzekotasun handia zuen edo [[William French]]ek egindakoarekin.
 
==Errestaurazio kaskarra==
2012ko abuztuan, margolanaren kontserbazio-egoera kaskarra zela eta, 80 urteko Cecilia Giménez herriko margolari afizionatuak gainetik margotu eta jatorriko ''Ecce Homo'' irudia guztiz desitxuratu zuen. Herriak egindako salaketa bat delazela eta, margolanean egindakoharen aldaketek mundu zabaleko arreta erakarri zuen denbora gutxian, [[Internet fenomeno]] irrigarri moduan eta irudi berria beste irudien muntaiarako baliatuz. Gertaerak nazioarteko ospea hartu zuen: adibidez [[BBC]] telebista eta [[The Independent]] aldizkari britainiarrek, eta [[Liberation|Libération]] egunkari frantsesak eman zuten haren berri eta; albistea Atlantikoaren beste aldera iritsi zen, [[TBS]] kanalean [[Conan O'Brien]] deiturikoizeneko programan parodia bat egin zutenean. Denbora pasa ahala, hasierako isekek irudiarekiko sinpatiari tokia utzi zioten.
Herriko agintariek bertsio berria desegiteko egindako iragarpenen aurrean, [[Internet]]en kanpaina zabala abiarazi zen,eta [[Pop Artea]]ren ikono moduan ''Ecce Homo'' berria gordetzeko eskatuzeskatu zen. Milaka pertsona joatenlagunjoaten da urtero [[Borja|Borjara]] ''Ecce Homo'' horrekin argazkiak ateratzera.
Cecilia Giménez andreak ziurtatzen du elizgizonaren baimena zuela hartarako eta herritarrek lanean ikusi zutela, ez zuela inoiz ezkutuan egin.
{{zirriborro}}