Francisco Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
 
== Bizitza eta bilakaera politikoa ==
Militar liberal baten semea, [[Cadiz]]-en jaio zen frantsesen setioan, Gorte Espainiarrak biltzen ziren lekuan alegia. 1882an armadan sartu eta [[Lehen Gerra KarlistadaKarlista]]n (1833-1840) eginiko merituak zirela gora egin zuen. 1839an brigadier zelarik, Esparteroren partidu progresistan sartu zen eta diputatu bezalaxe honen erregeordetzaren alde egin zuen; 1841 honek mariskal eta Gerra Ministro izendatu zuelarik. Hala ere, Esparteroren politika pertsonalista zela eta Prim-ekin lan egin zuen 1842an uzkailtzeko.
 
1846-1848 urteetan [[Isabel II]].aren amorantea izan zen, honen gain eragin politiko handia izanik. Politiko moderatuek ez zuten oso gogoko ordea eta hau dela eta 1848an Granadako Kapitain izendatu zuten gorteetatik aldentzeko. Bere kargua utzi zuen politikatik aldentzeko, ezkondu eta bidaiatzeari ekin zion.