Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-|title= +|izenburua= & -|title = +|izenburua= & -| title = +|izenburua=)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-accessdate +sartze-data)
74. lerroa:
 
=== Frantziako aginpean ===
[[Turkiar Inperio]]ko aginpea [[1918]]an amaitu zen. Izan ere, [[Lehen Mundu Gerra]]ren testuinguruan, [[Arabiar Iraultza]]ko armadak [[Damasko]] hartu zuen. Faisal I.a Siria erresuma arabiarreko errege bihurtu zen. Hala ere, haren erreinaldia [[1920]]ko uztailean bukatu zen, [[Frantzia]]ko armada Sirian [[Nazioen Liga]]ko mandatua indarrean ezartzera sartu zenean.<ref name="WDL">{{erreferentzia |url = http://www.wdl.org/en/item/400/ |izenburua= Report of the Commission Entrusted by the Council with the Study of the Frontier between Syria and Iraq |website = [[World Digital Library]] |date = 1932 |accessdatesartze-data = 2013-07-08 }}</ref> [[Uztailaren 23]]an, Frantziako armadak Siriakoa garaitu zuen. Frantziaren menpeko urteetan, sentipen nazionalista areagotu ahala, matxinadak bortizki erreprimitzen ziren. Nolanahi ere, ekonomiak gora egin zuen eta, azpiegituren aldetik, herrialdea modernizatu zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko Frantziaren porrotarekin batera ([[1940]]), Siria [[Vichy Gobernua]]ren menpe geratu zen harik eta [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantzia Askea]]k herrialdea hartu zuten arte ([[1941]]eko uztaila). Siriako nazionalisten presioak eraginda, Frantziak armada itzularazi behar izan zuen [[1946]]ko apirilean.<ref name="WDL"/> [[Errepublika]] bihurtuta, gobernu berri bat osatu zen.