Lenny Murphy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 3 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3751278 orrian
No edit summary
23. lerroa:
Nahiz eta hilketak leporatu eta espetxeratua izan, oraindik hilketa gehiagoren arduraduna izatea ere eragotzi izan zaio, bai eta beste asko agindu edo antolatu izana ere. Bera eta bere talde odoltsuaren hilketa metodoa tabernan mozkortu ondoren eta haiek itxi ostean Belfast hiriko eremu [[katolizismo|katolikoetan]] taxi beltz batean barneratu eta kaletik zihoan biktima ausaz hautatu eta bahitzea izaten zen, ondoren bahitua katolikoa zela zihurtatu eta tortura latzen ostean hil egin ohi zuten (normalki zintzurra ebakiaz). Hori dela eta, sarri bai psikologiako adituek nahiz bera ezagutu zutenen arabera Murphyk serieko hiltzaile edo psikopata baten izaera zuela esan ohi izan da. Murphyk sekulako gorrotoa zien katolikoei, edozein solasalditan eurei buruzko iritzi eta biraoak aipatu ohi zituelarik, halere batzuen ustez bere arbaso batzuk katolikoak izatea baliteke, gainera Murphy abizena irlandar katolikoen artean oso ohikoa da, Murphyk hau ez zuela oso gogoka adierazi nahian, hortaz bere gorrotoaren iturria hor egongo litzatekela aipatu ohi da.
 
"Britainiar krimen historiako serieko hiltzaile handienetakohandiena" baten gisa deskribatua izan da. Jende katolikoaz gain, bere taldearen aurkariak izan zitezkeen lehiakide protestanteak ere zirt eta zart hil zituen.
 
[[1972]]-[[1982]] bitartean hamar hilabeteko denboraldian bakarrik egon zen aske, horietan ere hilketak burutu zituelarik. Espetxe barnean zegoela ere bere taldeari hilketa ugari agindu zizkion, honela bere gain zeuden susmoak desegiteko asmoz. Halere, ordurako bere patua idatzia zegoen. Komunitate katolikoaren aurka burututako sarraskiaren ondorioz, IRAk Lenny Murphy lehen mailako jomugen zerrenda beltzan sartu zuen.