Euskotren Tranbia: berrikuspenen arteko aldeak

Tranbiak operatzen dituen Eusko Trenbideen filiala
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
(Ez dago alderik)

15:07, 11 martxoa 2006ko berrikusketa

EuskoTran Bilbon (Bizkaia, Espainia) aurkitzen den hiri barruko tranbia da.

EuskoTran Bilboko kaleetatik
Tranbia geltoki batera iristean

2002. urtean hasi zen, linea bakarra dauka Atxuri-Basurto, 4,5 Kmko luzera daukana eta 10-20 minutuko maiztasunaz dabil.

Geltokiak honakoak dira:

  • Atxuri
  • Erribera
  • Arriaga
  • Abando
  • Pío Baroja
  • Uribitarte
  • Guggenheim
  • Abandoibarra
  • Euskalduna
  • Sabino Arana
  • San Mamés
  • Basurto

San Mamés eta Abandoko geltokietan erabiltzaileek Bilboko metroarekin lotura egin dezakete.

Proyektuaren faseak

1999eko Maiatzaren 27an hasi ziren era ofizialean trabiaren eraikitze lanak. 2002ko Abenduaren 18an lehen tarteunea zabaldu zen Atxuri-Uribitarte, sei geltokirekin. 2003ko Apirilaren 30ean Guggenheim geltokia zabaldu zen. Uztailaren 24ean lau geltoki gehiago ireki ziren, Guggenheim-San Mames tarteunekoak. Azkenik 2004. urtean, linea Basurto geltokiraino zabaltzen da.

Gaur egun Euskotren ("Euskotranen" jabetza duen elkarte publikoa) enpresa Gasteizeko tranbian ere lanean ari da Abetxuko, Lakua eta Ibaiondoko auzoak hiriaren erdialdearekin 13 minutuko bidai batean lotuko dituena.

Ezaugarriak

Tranbiaren unitate bakoitzak 192 lagun eraman ditzake, haietatik 50 eserita. Tranbia bakoitzak 25 metroko luzera dauka eta sarrera-irteerako 4 ate alde bakoitzean. Sarrerak nasen maila berdinean aurkitzen dira, higimen gutxiko pertsonei erraztasunak emanez. Tranbien ezaugarrien artean aipagarriak dira aire girotua, berogailua, informazio panelak eta megafonia. Euskotran kudeatzearen ardura Euskotren elkarteak dauka, Euskadiko garraio publiko gehienak kudeatzen dituena.

Ibilbide turistikoa

Tranbiaren ibilbideak interes turistiko handia dauka, izan ere gehien bat Bilboko Itsasadarraren ertzean ibiltzen baita gehien bat, Abandoibarrako pasealekuaren ondoan. Atxuritik hasita hiriko zenbait leku interesgarri ikusi daitezke: Arriaga Antzokia, Abandoibarra pasealekua (bertan tranbia belar gainetik ibiltzen da), Bilboko Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia eta San Mameseko futbol zelaia.

Kanpo loturak

Categoría:Bilbo