Giralda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
Oinplano karratua du, alde bakoitzak 13,6 m, eta 97,5 metro garai da.
 
Material nagusia, eta ia bakarra, [[adreilu]]a eta polla da, material pobrea, merkea eta arina. Horregatik gehienbat azkeneko solairuetan, dekorazio ugaria du, hauetako zenbait [[igeltsu]]z lagunduta, material pobre, arina eta merkea ere.
 
Azpiko zatia, XII. mendean musulmanek eraikia da. Bertako baoek zazpi solairu desberdintzen dituzte. Goiko bi bao txikiak salbu, beste guztiak balkoi bat dute, geroago gehitu zitzaiona. Baina hauetako [[arku (arkitektura)|arku]] mota ez da beti berdina. Banaketa horrelakoa da: Lehengo pisuan arku engolatu bat azaltzen da, baina gainean ''alfiz'' baten barruan dagoen arku gingilantiztun itsua du, enjutetan dekoraziorik ez duena. Bigarren pisukoa dobela eta salmer gabeko ferra-arkua da, ''alfiz'' baten barruan ere baina enjutetan dekorazio gabe. Hirugarren eta bosgarren, laugarren eta seigarrenarekin txandakatzen direnak, ferra-arku bikote batekin osatuta daude, dobela eta salmerrik gabe eta arku gingilaniztun itsu bat gainean dutelarik. Hau, ''alfiz'' baten barruan dago sarturik, eta enjutetan ''ataurique'' dekorazio azaltzen zaigu, hosto, zurtoin eta landareri nahasketa. Laugarrena eta seigarrenean, aldiz, arku bikotea gingildunak dira, baina gainean ere arku gingilaniztuna dute, ''alfiz'' baten barruan ere eta enjutetan ''ataurique'' dekorazioa dutelarik. Seigarren solairuaren gainean, gainera, igeltsuzko ''sebka'' dekorazioa azaltzen zaigu, saski itxura duten [[erronbo]]ak. Hauek ere aztertutako azkenengo lau solairuen bi aldeetan azaltzen dira, laugarren eta bosgarren solairuen artean mozten dena, bi kasuetan arku mistilineo bikote batetik abiatuta. Azkenik, zazpigarren solairuan arku gingilaniztun gurutzatuak azaltzen dira. Aipatzekoa da ere barrutik solairu guztietara heltzeko aldapak daudela, hainbat alditan botere handiko pertsonek [[zaldi]]z igotzeko erabili zituztenak.