Adolf Hitler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
50. lerroa:
[[1940]]ean, bere aspaldiko iragarpena betez (ekialdea da alemaniarrek hedatzeko duten ''[[Lebensraum]]'' edo espazio naturala), Hitlerrek [[Sobietar Batasuna]]ri eraso egitea erabaki zuen. Beraz, 1941ko ekainaren 22an Alemaniako armadak Sobietar Batasunaren inbasioa ([[Bizargorri Operazioa]]) hasi zuen<ref name=ushmm>[http://www.ushmm.org/wlc/en/article.php?ModuleId=10005164 Invasion of the Soviet Union, June 1941] United States Holocaust Memorial Museum. Ushmm.org</ref>. Dena dela, historialari askoren aburuz, hura izan zen haren hondamendi eta gainbeheraren hasiera.
 
Hitlerrek Sobietar Batasuna denbora gutxian mendean hartzea espero zuen, eta lehenbiziko asteetan oso eremu zabalaz jabetu ziren: 1941eko iraila amaieran [[Leningrado]]ren atarian zeuden. [[Smolensk]] eta [[Dnipropetrovsk]] hartu zituzten, eta abenduan Mosku ingurura iritsi ziren<ref name=ushmm></ref>. Baina ondoko negua [[XX. mende]]ko gorriena izan zen Errusian, eta alemaniarren armak eta uniformeak ezegokiak ziren hotzari aurre egiteko. Bitartean, [[Stalin]]ek sobietar gudarosteak armaz berriz hornitu zituen. 1942ko uztailetik 1943ko otsailera iraun zuen [[Stalingradeko gudua]] erabakigarria izan zen: [[Armada Gorria]]k alemaniarrak inguratu eta hesian hartu zituen: milioi laurdenetik gora soldadu irten ezinik geratu ziren<ref>[http://www.history.com/topics/battle-of-stalingrad Battle of Stalingrad] History.com</ref>. Handik aurrera, Hitlerren gudarosteek atzeraka egin zuten etengabe eta urtebete geroago, [[1944]]ko ekainaren 6an, britainiar, kanadar eta estatubatuarrek [[Normandia]]n lehorreratzea lortu zuten.
Battle of Stalingrad] History.com</ref>. Handik aurrera, Hitlerren gudarosteek atzeraka egin zuten etengabe eta urtebete geroago, [[1944]]ko ekainaren 6an, britainiar, kanadar eta estatubatuarrek [[Normandia]]n lehorreratzea lortu zuten.
 
[[Fitxategi:Stars_%26_Stripes_%26_Hitler_Dead2.jpg|thumb|200px|right|AEBetako egunkari bat, Hitlerren heriotzaren berri ematen.]]
Hitlerrek azken egunak bere jauregiaren azpian berariaz eraiki zioten bunker erraldoian eman zituen, alemaniarrek bonbardaketa amaigabeak pairatu behar zituzten bitartean ([[Dresde]]n egin zuten odoltsuena). Hitlerrek ez zuen inolako kapitulaziorik onartu. Horren ordez ''lur errearen'' estrategia agindu zuen (esana zuen "hondora gaitezke, baina mundu osoa eramango dugu gurekin"). Sobietarrak ingururatzen ari zitzaizkiola, bere buruaz beste egin zuen, [[Eva Braun]] emaztearekin batera. Hil aurretik, agindu zorrotzak eman zizkien hurbileko menpekoei hilotza erabat errauts zezaten.
 
Azterketa desberdinen arabera, heriotzara 20 eta 30 milioi zibil artean bidali zituen Hitlerrek.