Parisko Ituna (1783): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
 
== Liskarra ==
[[1775]] urtean 13 kolonien eta [[Ingalaterra]]ren artean aurkakotasuna hasi zen. Arrazoiak ekonomiko eta politikoak ziren gehienbat. [[Frantzia]]k eta [[Espainia]]k [[Hamahiru Koloniak|13 kolonien]] gastu militar estali zituzten. Urtebete geroago, [[independentzia deklarazioa]] egin zuten [[Hamahiru Koloniak|13 koloniek]] eta, azkenean, ''Parisko Ituna edo Bakea'' sinatu zuten [[Ingalaterra]]k eta koloniak. Horrela, [[Hamahiru Koloniak|13 kolonien]] independentzia onartu zuten eta [[Ameriketako Estatu Batuak]] sortu ziren.
 
== Sinatu ziren akordioak ==
Modu laburrean, itun honen bidez:
* [[Hamahiru Koloniak|Hamairu Kolonien]] eta AEBren independentzia onartu zen (1. artikulua). Horrela, nazio berriari [[Florida]] iparraldeko, [[Kanada]] hegoaldeko eta [[Mississippi ibai]] ekialdeko lur guztiak eman zitzaizkion. Hegoaldeko muga bezala, 31º paraleloa zegoen [[Mississippi (ibaia)|Mississippi]] eta Apalachicola ibaiaren artean. [[Britainia Handia]]k uko egin zion [[Ohio ibaia|Ohio ibai]]ko aranari eta [[Ternua]]ko arrantza esplotaziorako eskubide guztiak eman zizkion [[AEB]]ei (2. eta 3. artikuluak).
* Bi alderdietako hartzekodunek ordaindu beharko zituzketen legezko zorrak bezala aitortutakoak (4. artikulua).
* [[AEB]]k ''leialen'' -amerikar iraultzan zehar, britainiar koroari leial iraun zien britainiar kolonoak— jabetzen etorkizuneko konfiskazioei ekidingo zieten (6 artikulua).
* Bi alderdietako gerra presoak askatuko zituzten (7. artikulua).
* Bai [[Britainia Handia]]k eta baita [[AEB]]k ere, [[Mississippi (ibaia)|Mississippi]]ra sartzeko baimena (8. artikulua).
 
Egun berean, britainiarrek aurrez negoziatutako akordioak sinatu zituzten [[Espainia]], [[Frantzia]] eta [[Herbehereak|Herbehereekin]].
* [[Espainia]]k mantendu egingo zituen [[Menorca]] eta ekialde eta mendebaldeko [[Florida]]ko lurralde berreskuratuak. Bestalde, [[Nikaragua]], [[Honduras]] ([[Miskitoen kosta]]) eta [[Campeche]]ko kostaldeak berreskuratuko zituen. Espainiar subiranotasuna onartzen zen [[San Andrés eta Providencia|Providencia]] koloniarengan eta [[Bahamak]] ingelesean. Hala ere, [[Britainia Handia]]k [[Gibraltar]]go kokaleku estrategikoa mantenduko zuen —[[Mediterraneoa]]ren kontrola izateko ezinbestekoa zen [[Gibraltar]], beraz, [[Londres]] tinko mantendu zen lurralde hau ez galtzearren—.
* [[Frantzia]]: [[Saint-Pierre eta Mikelune]], [[Luzia Sirakusakoa]] eta [[Tobago]] eman zitzaizkion. [[Ternua]]n arrantza egiteko baimena eman zitzaion. [[Antillak|Antiletan]] ere zenbait lur berreskuratu zituen, baita [[Afrika]]ko [[Senegal (ibaia)|Senegal ibaiko]] plazak ere.
* [[Herbehereak|Herbehereek]] [[Sumatra]] jaso zuten, baina [[Britainia Handia]]ri Negapatnam ([[India]]n) ematera behartuta zeudelarik. Gainera, [[India]]ko ozeanoan libreki nabigatzeko
eskubidea aitortu zioten [[Britainia Handia]]ri.
* [[Britainia Handia]]k [[AEB]]n independentzia onartu zuen eta [[Appalache]] eta [[Mississippi (ibaia)|Mississipi]] arteko lurraldeak eman zizkien. [[Kanada]]ko eskualdeak Koroarenak izaten jarraitu zuten, nahiz eta estatubatuarrak saiatu ziren euren iraultza lurralde hauetara ere zabaltzen.