Northumbria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
28. lerroa:
'''Northumbria''' edo '''Northhunbria''' (Antzinako ingeleraz ''Norþanhymbra'' / ''Norþhymbre'') gaur egungo [[Ingalaterra]]n eta [[Eskozia]]ko hegoaldean zegoen erresuma [[anglosaxoi]] bat izan zen [[Erdi Aroa]]n. [[Humber]] ibaiaren estuarioaren iparraldean kokatzen zuen bere hegoaldeko muga, hortik bere izena.
 
Northumbriako lehen erregea [[Aethelfrith]] izan zen. [[VII. mendea]]ren hasieran [[Bernicia]] eta [[Deira]] erresumak batu zituzten. [[XII. mende]]ko [[Henry Huntingdonekoa]]ren testuan [[Heptarkia]]ren barruan kokatu zuen. Bere denborarik zabalenean [[Humber|Humber estuarioaren]] iparraldetik [[Mersey ibaia|Mersey ibaira]] eta [[Forth]]eraino hedatzen zen ([[Edinburgo]] izango zena barne). Baliteke ere handiagoa izan izana iparralderantz.
 
[[Deira]] izan zena [[Danelaw]]ek konkistatu zuenean [[Wessex]]ekin batera [[Ingalaterrako Erresuma]]ra osatzera pasa zen. [[Bernicia]] izan zena [[Danimarkako Erresuma]]ren esku geratu zen. 954. urtean daniarrak botatzea lortu zuten baina 1018. urtean [[Tweed ibaia|Tweed ibaietik]] iparraldera zeuden lurrak Eskoziaren menpe geratu ziren, bi nazio hauen arteko muga ordutik aurrera ibai horretan aurkitzen delarik. Aurrerago eztabaida gehiago egon ziren baina [[York]]eko [[Anglo-Eskoziar Tratatua]]k [[1237]]an muga ofizialki zegoen lekuan uztea erabaki zuen, Northumbriaren hegoaldea Ingalaterraren esku geratu zelarik.