«Eskoto»: berrikuspenen arteko aldeak

23 bytes added ,  Duela 8 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Gaelak V. mendean Fergus Mòr Mac Earca erregea buru zutelarik [[Eskozia|Eskozian]] kokatzen hasi ziren (orduan [[Kaledonia|Kaledonia]] deitua). Eskotoek [[Hebrida uharteak]] eta Eskoziako mendebaldea erasotu zituzten eta gaur egun [[Argyll eta Bute|Argyll]]-go eskualdea den lurraldean erresuma bat ezarri zuten, [[Dál Riata]] izenez ezagutu zena.
 
Hala, pixkanaka pixkanaka antzinako Caledonia hura ere ''Scotia'' izenez ezaguna izaten hasiko da, batzuetan nahasketa haundia sortuz: [[Isidoro Sevillakoa|Isidoro Sevillakoak]] (560 - 636) gaur egungo Irlanda eta Eskozia herrialde bera zirela idatzi zuen. Aurrerago, bere jaioterriaren inguruan zalantzarik egon ez zedin, [[Karlomagno|Karlomagnoren]] gorteko filosofo garrantzitsuenetako batek bere izena ''Johannes Scotus Eriugena'' zela idatzi zuen, hots, "Irlandan jaiotako Joan irlandarra" (815-877). Beranduago, gaelen berezko sorlekua ''Scotia Major'' izenez ezaguna izaten hasi zen eta gaur egungo Eskozia berriz ''Scotia Minor''. Are gehiago, 978 eta 1014 urteen bitartean [[Brian Boru]] [[Irlandako Errege Nagusia]] izan zela adierazteko, [[Armagh-eko Liburua|Armagh-eko Liburuak]] ''"Imperator Scottorum"'' esaldia erabili zuen. Irlanda izena soilik anglo-normandar inbasioa eta gero (1169) hasiko zitzaion gailentzen ''Scotia Major'' izendapenari, handik aurrerantzean izen osoarekin gaur egungo Eskozia geratu zelarik. Hortik aurrera, beste gaizki ulertze berri bat sortuko zen: Izatez irlandarra zena eskoziartzat jotzea.<ref>[http://history-ireland.blogspot.com.es/2013_08_01_archive.html Scot means Irish], ''Irish History in a compendiary fomat(blogspot)''</ref> Edonola ere, [[Eskoziako gaelera|Eskoziako gaeleraz]] lurralde honen izena orduan zein orain ''Alba'' izan da.
 
844. urtean, Dál Riata-ko errege zen [[Kenneth Mac Alpin]] [[pikto|piktoen]] tribuarekin aliatu zen [[Norvegia|Norvegiako]] [[vikingo|vikingoen]] erasoengandik defendatzeko eta hala eskoziar lurraldearen batasuna eraikitzen hasi zen. XI. mende amaierarako piktoak jada erabat gaelizatuak zeuden eta honek gaur egungo herrialdeari apurka apurka bere<nowiki> </nowiki>izena ematea ekarriko zuen Beste tribu irlandar batzuk lurralde haietatik kanporatu egin zituzten, errebeldeak eta gerlariak ziren aitzakiarekin.
Anonymous user