Gaelikoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
7. lerroa:
"Gael" izena berriz [[Irlandera zaharra|irlandera zaharreko]] ''Goídel'' hitzetik dator eta aldi berean azken hitz hau IV. mendean [[galesera|galeserazko]] ''Gwyddyl ''hitzetik hartutakoa dela uste dute ikerlariek.<ref>Ibídem, 20. orria.</ref> ''Gwyddyl ''honek dirudienez "basoko / Mendiko jendea" esan nahi zuen eta irlandarrak izendatzeko erabiltzen zen.
 
V. mendean, gaelak Irlandatik atera eta [[Man uharte|Man uhartea]] eta ordu arte [[pikto]]ek populatua zegoen [[Kaledonia]] inbaditu zituzten, horren ondorioz, pixkanaka pixkanaka azken lurralde hau ere ''Scotia ''izenez ezaguna izaten hasi zelarik (hortik gaur egun daraman izena). Gaelen sorleku zenari ordea ''Irlanda'' deitzen hasiko dira gutxi gora behera XII. mendetik aurrera (anglo-normandarrek uhartea inbaditu ostean).<ref>http://history-ireland.blogspot.com.es/2013_08_01_archive.html</ref>
 
Nahiko informazio gutxi dago herri gaelikoei buruz, idazle eta nabigatzaile klasikoek deskribatu dituzten arren. Esan bezala, erromatarrek eta greziarrek, [[Hibernia]] deitu zuten gaur egun [[Irlanda]] dena, olerki batean, [[Juverna]] ere deitzen den arren, eta, ondorioz, irlandarrei, [[hiperborea|hiperboreo]] deitu zieten.