Geometria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
== Geometriaren historia ==
[[Fitxategi:Woman teaching geometry.jpg|thumb|230px|''Emakumea geometria irakasten''. [[1310]]eko grabatua, [[Euklidesen Elementuak|Euklidesen Elementuen]] inguruko erdi aroko liburu baten hasieran.]]
Ezagutzen diren geometriari buruzko lehenengo izkribuak antzinako [[Mesopotamia]]tik datoz. [[Antzinako Egipto]] eta [[Indo BailarakoHaraneko Zibilizazioak|Indo BailaranHaranean]] ere geometria lantzen zen [[K. a. 3. milurteko]]an. Hasierako geometria aurkikuntza enpiriko pila baten batura zen eta luzera, angelu, azalera eta bolumenak kalkulatzeko erabiltzen zen. Geometriaren garapena [[eraikuntza]], esplorazioa eta [[astronomia]]rekin loturik agertzen zen gehienetan. Ezagutzen den geometria testurik zaharrena [[Egiptiar matematika]]tik datozen ''[[Rhindeko Matematika Papiroa]]'' eta ''[[Moskuko papiro]]a'', [[Babilonia]]ko taula [[kuneiforme]]ak eta [[Indiar matematika|Indiako]] ''[[Shulba Sutras]]'' testuak dira. [[Txina]]n [[Mozi]], [[Zhang Heng]] eta ''[[Matematika-artearen bederatzi kapituluak]]'' idatzi zituen [[Liu Hui]]k.
 
[[Euklides]]en ''[[Euklidesen Elementuak|Geometriako Elementuak]]'' ([[K. a. 300]]) geometriaren hasiera testuetatik garrantzitsuenetariko bat da. Liburu horretan geometria [[axioma]] ideal batzuen barnean kokatzen zen eta horregatik ezagutzen da [[Euklidesen Geometria]] moduan. Tratatu hau ez da, ahal ere, [[Antzinako Grezia]]ko matematikariek geometriaren inguruan zekiten guztiaren bilduma bat, baizik eta gai horretarako sarrera bat.<ref>Boyer, Carl Benjamin. 1991. ''Euclid of Alexandria''.</ref> Euklidesek ere beste zortzi liburu sakonago idatzi zituen. Gainera badakigu beste iturri batzuen diotenaren arabera hau ez zela izan geometriaren alorreko lehenengo oinarrizko liburua.