Geometria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Geometria''' ([[greziera]]z γεωμετρία, geo = lurra, metria = neurtu) gorputzen tamaina, forma eta posizio erlatibo eta espazioaren propietateez arduratzen den [[matematika]]ren ataletako bat da. Geometria zientziarik zaharrenetariko bat da. Hasiera batean luzera, azalera eta bolumenaren inguruan kezkatzen zen, baina [[K. a. III. mende]]tik aurrera [[Euklides]]ek [[axioma]] ezberdinak proposatu zituenetik mendetan zehar estandar hauetan oinarritu da. [[Astronomia]]k eman zuen hurrengo milurteko eta erdian buruhauste geometriko nagusia.
 
[[Rene Descartes]]ek [[koordenatu]]ak sartu zituenetik eta, [[aljebra]]ren garapenarekin batera, geometria beste garai batean sartu zen. [[Gainazal kurbo]]ak [[geometria analitiko]]a erabiliz deskribatu ahal ziren, adibidez, [[funtzio]] eta [[ekuazio]]ak erabiliz. Gertakari honek paper garrantzitsua jokatu zuen [[kalkulu]]aren sorreran [[XVII. mendea]]n. Are eta gehiago, [[perspektiba]]ren teoriak argi utzi zuen geometria badela gorputzen eta formen propietate metrikoak baino zerbait gehiago. Geometriaren gaiak oraindik aberatsago egin ziren hainbat gorputz geometrikoren berezko egitura ikertuz eta alor honetan [[Euler]] eta [[Carl Friedrich Gauss|Gaussek]] eginiko lanek [[topologia]] eta [[geometria diferentziala]]ren sorrera ekarri zuten.
 
[[XIX. mendea]]n [[geometria ez-euklidear]]ra aurkitu zenean [[espazio]]ren kontzeptuak aldaketa izugarria lortu zuen. Gaur egungo geometriak tolesak eta lokarriak ere kontsideratzen ditu, [[Euklidear espazio]]a baino abstraktuagoak diren objektuak, eta eskala txikietan baino geometria klasikoaren itxura duten objektuak ere ikertzen ditu. Gaur egungo geometriak harreman handia du [[fisika]]rekin, batez ere [[geometria Riemanniar]]ra eta [[erlatibitate orokor]]raren artean. Fisikaren teoriarik berrienetako bat ere, [[korden teoria]], oso geometrikoa da azken finean.