Galaziarrei Gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
Galaziak Asia Txikiko (gaurko [[Turkia]]ko) iparraldea hartzen zuen. Bizilagunak jatorriz zeltak ziren, [[Galia]]ko (Frantziako) leinuen ahaideak. K.o. 45. urtea eta 48. urtea bitartean, lehenengo ibilaldi apostolikoan, Asia Txikiaren hegoaldeko hirietan ([[Ikonio]]n, Derben, Listran, [[Pisidia]]ko [[Antiokia]]n) ebanjelioa zabaldu zuen Paulok; bigarren ibilaldian, K.o. 50. urtea eta 52. urtea bitartean, berriz, Galaziako hirietan (Eg 16,6), ondoren [[Grezia]]n sartzeko.
 
K.o. 55. urte aldera Efeson zelarik, Galaziako elkarteak nahasiak zebiltzala jakin zuen Paulok. Palestinako elkarte judu-kristauetatik iritsitako predikari batzuek eraman zuten nahasmendua Galaziara ere. Paulok irakatsi zien ebanjelioa ez zela jatorra eta egiazkoa, eta Paulo bera gezurrezko apostolua zela zioten. Juduzale haien esanetan, [[Moises]]en legea onartu beharrik –erdainkuntza–[[erdainkuntza]] egin beharrik, batik bat– ez zela zioen ebanjelioa faltsua zen, ez zetorren [[Jerusalem]]go apostoluengandik. Horregatik, ez zuen baliorik Paulok hots egindakoak.
 
Arazo hau Galaziako elkarteetan ez ezik, beste elkarte askotan ere agertua zen. Horri buruz eztabaidatzeko eta erabakitzeko bildu zen, hain zuzen, Jerusalemgo biltzarra 50. urte inguruan (Eg 15,1-29). [[Efeso]]tik edo [[Mazedonia]]tik 56. edo 57. urtean galaziarrei bidali zien epistola honetan sutsu eta gogor defendatzen zituen Paulok bere apostolu-izatea eta lana, baita berak zabaldutako ebanjelioa ere, bakarra dela eta besterik ez dagoela esanez (1,6-10). Geroxeago, 57. urtetik 58. urtera arteko neguan, erromatarrei idatziko zien gutunean luze eta zabalago landuko zuen zenbait gai garrantzitsu aipatzen du Paulok galaziarrei eginiko honetan. Zerikusi handia dute, beraz, batak bestearekin, bi epistolek.