Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
 
Antzoki bateko goi solairuan zegoen kokatuta eta behean egindako erakusketen parodia egin ohi zuten goian. Tendentzia artistiko berriekin esperimentatzen zuten eta, zenbaiten ustez, [[Dadaismo]]a bertan jaio zen. Korronte honetatik eratorritako [[Surrealista|surrealistek]] ere bertan bildu ohi ziren.
 
== Bilakaera ==
Denbora aurrera, lokala ez zegoen egoera onean eta, [[2002]]ko neguan, Mark Divok zuzenduriko neo-Dadaista izena hartzen zuen artista taldeak Cabaret Voltaire okupatu zuen. Lokal hau [[Dadaismo]]a birsortzeko ahaleginetan zebiltzaten artista berrientzako ikur izango zela aldarrikatzen zuten eta, ondorengo 3 hilabeteetan, interpretazio, festa, arratsalde poetiko eta zine proiekzioak burutu zituzten. Ingo Giezendammer, Mikry Drei, Lennie Lee, Leumund Cult, Aiana Calugar edo Dan Jones izan ziren parte hartu zutenetako artista batzuk. Egoitza dekoratu zuten, bai barrundik eta baita kanpotik ere eta milaka zurichtarrek esperimentuan hartu zuten parte.
 
[[2002]]ko [[martxoaren 2]]an, poliziak okupak bota egin zituen eta eraikuntza [[Dadaismo]]aren oroimenerako museo bilakatu zen.
6.795

edits