Luzio Kornelio Eszipion Asiarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
Hala ere, Eszipion anaiek bazuten etsai handi bat: [[Katon Maior|Marko Portzio Katon]], familia osoa gorrotatzen zuena. [[K. a. 187. urtea]]n, Katonek Luzio salatu zuen Antioko III.ak ordaindu zituen kalte-ordainen zati bat beretzat hartu zuela eta. Eszipion Afrikarra iraindua sentitu eta, senatuari erronka boteaz, kanpainako finantza-agiriak suntsitu zituen, jendeak txalotzen zuen bitartean. Alabaina, jarrera harro honek haren aurkako iritzia sortu zuen, eta Luzio auzitara eraman zuten urte berean, erruduntzat hartu eta isun handi bat ordaintzera kondenatu.
 
Nahiz txiro xamar gelditu omen zen,<ref>[[Tito Livio]], ''Erromako Historia'', 38, 60.</ref> ospe handiz ospatu zituen, [[K. a. 185. urtea]]n Antiokoren aurkako gerra zela eta agindu zituen jokoak. [[Valerio de Ancio-Anziokoa]]k kontatzen du horretarako behar zuen dirua Antioko eta [[Eumenes II.a]] erregeen arteko liskarrak konpontzeko bidalia izan zen enbaxadan lortu zuela.
 
[[Zensor]] izateko hautagai izan zen [[K. a. 184. urtea]]n, baina Katon familiaren aspaldiko etsaiak garaitu zuen. Honek berriro frogatu zuen bere gorrotoa, Asiarrari bere zaldia galarazi baitzion [[equites]]en azterketan.<ref>[[Tito Livio]], 39, 22-44.</ref>