Pausanias (geografoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Pausanias''' (grezieraz Παυσανίας) II. mendeko bidaiari, geografo eta historilari greziar bat izan zen. == Biografia eta lanak == Badirudi...
 
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
 
Literatur balio handirik ez izan arren, balio handiko iturria da [[Antzinako Grezia]]ren [[topografia]], monumentuak eta lekuan lekuko [[gurtza|gurtzei]] buruzko informazio historikoari dagokionez.
 
Osorik iritsi da guganaino, eta lehen turismo-gidatzat hartua da. Atenasen egin zuen egotaldia kontatzen du, eta [[Olinpiar Jokoak]], [[Doriar ordena|doriar tenpluak]] eta [[Greziar mitologia]] deskribatzen ditu.
 
[[XVIII. mendea]]n bidaiari europarrak, batez ere britaniar eta alemanak, Greziara bidaiatzen hasi eta zibilizazio hura berraurkitzen denean, gida gisa erabiltzen dute Pausaniasen liburua. Honi esker, [[Olinpia]]ren, [[Delfos]]en eta oro har Greziako aztarnategi nagusien kokalekua aurkitu zen.
 
Besteak beste, gainera, [[Itsaso Hila]] aztertzen lehena izan zen, eta izena eman ziona.
 
== ''Greziako deskribapena'' ==
 
''Greziako deskribapena'' liburuak honako lurralde hauei eskainiak dira:
 
* I. liburua: [[Atika]] eta [[Megara]]
* II. liburua: [[Korinto]], [[Argolida]], bai eta [[Egina]] eta inguruko islak
* III. liburua: [[Lazedemonia]]
* IV. liburua: [[Mesenia]]
* V. liburua: [[Elide]] eta [[Olinpia]]
* VI. liburua: [[Elide]] (bigarren zatia)
* VII. liburua: [[Akaia]]
* VIII. liburua: [[Arkadia]]
* IX. liburua: [[Beozia]]
* X. liburua: [[Fozida]] eta [[Locrida]]