Termopiletako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
21. lerroa:
'''Termopiletako gudua''' ([[antzinako greziera]]z: Θερμοπύλαι) [[Mediar Gerrak|Bigarren Mediar Gerran]] zehar [[Esparta]] buru zuten [[Antzinako Grezia|Greziar Estatu Hiriak]] eta [[Xerxes I.a]] enperadorearen [[Akemenestar Inperioa|Persiar Inperioaren]] arteko gudua izan zen<ref>{{Erreferentzia | abizena1=Bradford | izena1=Ernle | izenburua=Thermopylae: The Battle for the West | argitaletxea=Da Capo Press | urtea=[[2004]] | isbn=0306813602}}</ref>.
 
Gudua [[Termopilak|Termopiletan]] ([[euskara]]z ''Ate Beroak'' - θερμός,-ή,-όν ''bero'' eta Πύλη,ης ''ate'' hitzen lotunea; bertan zeuden erreka beroak zirela eta) [[k. a. 480]]ko abuztu edo irailean egin zuten eta hiru egun iraun zuen, [[Artemisioko gudua]] egiten ari ziren bitartean.
 
Persiarrek [[Mediar Gerrak|Lehenengo Mediar Gerran]] [[Maratongo gudua]]n [[Atenas]]ek menderatuak izan ondoren, erantzun berantiar hau prestatu zuten. [[Xerxes I.a]]k armada izugarria prestatu zuen [[Grezia]] osoa konkistatzeko eta armada honi aurre egiteko [[Temistokles]] jeneral atenastarrak akemenestar armada Termopiletan eta [[Artemisio]]ko itsasarteetan blokeatzea proposatu zuen.
27. lerroa:
[[K. a. 480]]ko [[uda]]n 7.000 laguneko armadak iparralderantz jo zuen Artemisioko pasabidea blokeatzeko asmotan. Persiar armada, egungo adituen arabera 300.000 lagunek osatua, abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran heldu zen Termopiletara. Greziarrek zazpi egunez, horietako hiru guduarenak, geldiarazi zituzten akemenestarrak, erretagoardia guztiz suntsitua izan arte. Bi egunez, [[Leonidas I.a]] [[Esparta]]ko erregeak zuzendutako armadatxo batek eutsi zion pasabidearen jabetzari, bertakoa zen Efialtes Tesaliako greziarrak saldu eta erretagoardiara ailegatzeko bide txiki bat erakutsi zuen arte. Lerroak laster galduko zituztela jakinda, Leonidasek armadaren gehiengo zatiari atzera egiteko agindua eman eta 300 espartar, 700 [[tespia]]tar, 400 [[Tebas (Grezia)|tebastar]] eta, ziur asko, beste ehunka soldadurekin batera bertan eustea erabaki zuen, guztiok guduan hil arte.
 
[[Artemisio]]n zegoen armada aliatuak Termopiletan gertatutakoaren berri izatean, bere estrategiaestrategiak bai TermopilakTermopilei bai ArtemisioArtemisiori eustea behar zuenez, [[Salamina (uhartea)|Salaminarantz]] atzera egitea erabaki zuen. Persiarrek [[Beozia]] zeharkatu eta hustu berria zen [[Atenas]] okupatu zuten. Hala ere, persiar itsas-armada menderatzeko asmotan, greziarrek [[Salaminako gudua]]n etsaia eraso eta menderatu zuen urtearen bukaeran. [[Europa]]n harrapaturik izatearen beldur, Xerxek armadaren zati nagusiari [[Asia]]ra atzera egiteko agindua eman zion, [[Mardonio]] jeneralak [[Grezia]] konkistatzeko aginduarekin utzizutzirik. Hurrengo urtean, aliatuek [[Plateako gudua]]n erabateko garaipena lortu zuten<ref>{{Erreferentzia | abizena1=Matthews | izena1=Rupert | izenburua=The Battle of Thermopylae: A Campaign in Context | lekua=Stroud | argitaletxea=Tempus Publishing | urtea=[[2006]] | isbn=1862273251}}</ref>.
 
Bai antzinako bai egungo historialariek greziarrengreziarrek bereberen aberria defenditzean azaldutako jarrera abertzaletasun ikurtzat hartu dute. Era berean, greziarrek zoritxar gaindiezin baten aurka bere entrenamendua, ekipamendua eta lurzoruaren ezaguera erabiltzeakerabiltzea ausardiaren adibidetzat hartu da<ref>{{Erreferentzia | abizena1=Strachey | izena1=Edward | izenburua=The Soldiers's Duty | egunkaria=The Contemporary Review | bolumena=XVI | orrialdea= 480–485 | argitaletxea=Strahan & Co | location=London | data=1871eko otsaila}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==