Gaelikoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
Gaelak Irlandara iritsi ziren azken herri zeltiarra izan ziren. Historialariek K.A. 100. urte inguruan kokatu izan dute haien helduera baina zalantza ugari daude.<ref>http://irelandahistory.blogspot.com.es/</ref><ref>http://www.electricscotland.com/webclans/cairney/18.htm</ref> Bestalde, tradizionalki, [[Lebor Gabála Érenn]]''' '''izkribuan ''(Irlandako Konkistaren Liburua) ''agertzen''' '''diren [[milesiarrak|milesiarrek]] gaelikoak sinbolizatzen zituztela uste izan da baina zenbait ikerlariren ustez, baliteke liburu horretan agertzen diren [[Tuatha Dé Danann]] delakoak izatea benetazko gaelak, liburu hori idatzi zuten monje kristauek, anti-[[pagano]] sutsuak izan arren, haien aldeko jarrera azaldu baitzuten bertan behin eta berriz, gerora milesiarrekin egingo zuten bezalaxe. Hori hala balitz, orduan milesiarrek gaeliko kristautuak sinbolizatuko lituzkete. Edonola ere, ez dago ezer garbirik eta ezin da ahaztu "Lebor Gabála Érenn" printzipioz historia liburu soil bat ez baino batez ere mito liburu bat dela.<ref>RANELAGH, John O'Beirne: ''A short history of Ireland''. Cambridge: Cambridge University Press, 1994. 19. orria. [Helbide honetan ikus daiteke: http://books.google.es/books?id=xfx0VGIXiPYC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false]</ref>
 
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] eta [[Antzinako Grezia|greziarrek]] gaelei ''Hiberni ''deitu zieten ([[Hibernia]] izena eman baitzioten gaur egungo [[Irlanda]] irlari). IV. mendetik aurrera ordea, [[Britania]] erromatarra erasotzen zuten gerlari irlandarrei ''Scoti'' edo [[Eskotoak|eskoto]] deitzen hasi ziren idazle latindarrak (zeinak nonbait "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi duenzuen) eta azkenerako hitz hori gael guztiak izendatzeko erabiliko zen. Hala, gaur egun bitxia iruditzen baldin bazaigu ere, Irlandari ''Scotia ''deitzendeitu hasi zirenzioten.
 
"Gael" izena berriz [[Irlandera zaharra|irlandera zaharreko]] ''Goídel'' hitzetik dator eta aldi berean azken hitz hau IV. mendean [[galesera|galeserazko]] ''Gwyddyl ''hitzetik hartutakoa dela uste dute ikerlariek.<ref>Ibídem, 20. orria.</ref> ''Gwyddyl ''honek dirudienez "basoko / Mendiko jendea" esan nahi zuen eta irlandarrak izendatzeko erabiltzen zen.
 
V. mendean, gaelak Irlandatik atera eta [[Man uharte|Man uhartea]] eta ordurarte [[pikto]]ek populatua zegoen [[Kaledonia]] inbaditu zituzten, horren ondorioz, pixkanaka pixkanaka azken lurralde hau ere ''Scotia ''izenez ezaguna izaten hasikohasi delarikzelarik (hortik gaur egun daraman izena). Azkenik, gutxi gora behera 1171tik aurrera, gaelenGaelen sorleku zenari ordea ''Irlanda'' deitzen hasiko dira.
 
Nahiko informazio gutxi dago herri gaelikoei buruz, idazle eta nabigatzaile klasikoek deskribatu dituzten arren. Esan bezala, erromatarrek eta greziarrek, [[Hibernia]] deitu zuten gaur egun [[Irlanda]] dena, olerki batean, [[Juverna]] ere deitzen den arren, eta, ondorioz, irlandarrei, [[hiperborea|hiperboreo]] deitu zieten.