Eskoziako klanak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
Klanen jatorria ezezaguna da. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] ''Senchus fer n-Alban'' [[eskozia]]r liburuak [[Dál Riata]]n hiru talde nagusiak kokatu zituen<ref>''Celtica'', 7. Liburukia ([[1966]]) – 9. ([[1971]])</ref>: [[Kintyre]]n ''Cenél nGabráin''; [[Islay]] eta [[Jura (Eskozia)|Juran]] ''Cenél nÓengusa''; eta [[Lorne (Argyll eta Bute)|Lornen]] ''Cenél Loairn'' izenekoak.
 
David I.a eta Malcolm IV. erregeen agintaldien artean, hots, 1124 eta 1165 bitartean, leinu ugari etorri ziren Eskoziara Frantzia iparraldetik (normandar jatorrikoak, bereziki) eta Flandriatik. Horietako batzuk Eskoziako goren mailara iristea lortuko zuten. Besteak beste: [[Bruce]], [[Stewart leinua|Stewart]], Seton, Hamilton, Campbell (zeintzuek arrazoi politikoengatik [[Zeltiar mitologia|zeltiarren]] ondorengoak zirela aldarrikatu zuten), Douglas, Montgomery, Balliol, Graham, Lindsay, Cameron, Comyn eta Sinclair (Saint Clair).<ref>ICKE, David: ''El mayor secreto''. Barcelona: Obelisco, 2011. 187. orria.</ref>
 
Bestalde, Donald klanak zeltiar jatorria aldarrikatu zuen. MacAulay, Mackinnon edo Gregor leinuek berriz [[Eskotoak|eskotoen]] erregeak. Azkenekoz, MacDonald eta MacDougall bezalako klanek [[XI. mende]]ko [[bikingo|eskandinaviar]] jatorria zuen [[Hebridak|Hebridetako]] [[Uharteen Jauna|Uharteetako Jaunaren]] ondorengoak direla aldarrikatuko dute.