t
→Deskribapena
t (→Deskribapena) |
t (→Deskribapena) |
||
Pasabidea [[Lokrida]]tik abiatuta hedatzen da, [[Tesalia]]n, [[Eta mendia]] eta itsasoaren artean ([[Maliar Golkoa]]). Grezia hegoaldetik iparralderako bidean eragoztezina den pasabidea da, eta bere ezaugarri geografikoen ondorioz Greziako historian zehar zenbait guduren gertaleku bezala aukeratua izan zen. Antzinaroan toki honetan gertatu zen gudurik ospetsuena [[K. a. 480]]ko [[Termopiletako gudua]] izan zen, non greziar atzegoardiak, 1000 greziar [[hoplita]]k osatua (300 espartar eta 700 [[tespias|tespiarrek]] osatua) [[Persiar Inperioa|Persiar Inperioko]] enperadorea zen [[Xerxes I.a]]ren persiar armada askoz handiagoaren aurrerapena geldiarazi zuen. Xerxes I.ak azkenean espartarrak garaitu zituen arren, enperadorearen armada era berean Plateako lautadan garaitua izan zen.
Beste bi gudu ezagun gertatu ziren Termopiletan. Horietatik hain ospetsua ez dena [[K. a. 353]] eta [[K. a. 352]] bitartean gertatutakoa da, [[Gerra Sakratuak|hirugarren gerra sakratua]]n zehar, 5000 hoplita atenastarrek eta 400 zaldizkok [[Filipo II.a Mazedoniakoa]]ren armadari pasabidea oztopatu ziotenean. Bestea [[267]]. urtean gertatu zen, [[herulo]]ek hauek geldiarazi nahi zituen armada greziarra garaitu zutenean.
[[K. a. 279]]an, [[Breno (K. a. III. mendea)|Breno]] buruzagi zuten galiarrak [[Kalipo Sirakusakoa]]k zuzendutako armada batek geldiarazi zituen zenbait hilabetez, eta [[K. a. 191]]n [[Antioko III.a Handia]] [[Seleuzidar Inperioa|Seleuzidar Inperioko]] enperadoreak [[Manio Azilio Glabrio]]k zuzendutako erromatarrak geldiarazten saiatu zen, baina lortu gabe ([[K. a. 191ko Termopiletako gudua]]).
|