Kornubiera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Hizkuntza infotaula|izena=Kornubiera
|jatorrizko izena= {{lang|kw|Kernowek, Kernewek}}
| familiaren kolorea = Indoeuroparra
|estatuak=[[Erresuma Batua]]
19. lerroa:
}}
 
'''Kornubiera'''<ref>{{Web erref|izenburua=47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-23}}</ref> (kornubieraz {{lang|kw|''Kernowek''}} edo {{lang|kw|''Kernewek''}}) [[Kornubia]] (edo Kornualles) konderriko berezko hizkuntza da. Mintzaira indoeuroparra da: multzo zeltikoko talde britonikoaren barruan dago, [[bretainiera]]rekin, [[gales (hizkuntza)|galesarekin]] eta [[galo]]arekin batera. Usadiozko azken hiztuna [[XIX. mendea]]ren bukaeran hil zen arren, [[XX. mendea]]n kornubiera berpiztu zuten. Gaur egun, 3.000 inguru dira kornubieraz zailtasunik gabe hitz egin dezaketenak.
 
[[XIX. mendea]]n galdu zen, ingelesak ordezkatua. Uste da [[Dolly Pentreath]] ([[1777]]an zendua) izan zela kornubiera ama hizkuntza zuen azkena. Kondairak dio haren azken hitzak ''Me ne vidn cewsel sawznek!'' («Ez naiz ingelesez mintzatuko!») izan zirela, eta badirudi bazekiela zerbait ingelesez. Azken hiztun elebakarra, berriz, Chesten Marchant ([[1676]]an zendua) izan zela jotzen da. Zenbaitek kornubiera [[XVIII. mendea]]n galdu zela dioten arren, nolabaiteko erabilera mugatua izan zuen geroago ere: 1875ean oraindik baziren gutxienez sei hiztun, guztiak hirurogei urtez gorakoak; eta uste da usadiozko azken hiztuna John Davey ([[1891]]n hila) izan zela.