«Gaelikoak»: berrikuspenen arteko aldeak

20 bytes added ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Gaelikoak''', '''goidelikoak''', '''gaelak''' edo '''goidelak''' ([[irlandera zaharra|irlandera zaharretik]], ''Goídel'') [[Irlanda]]ko, [[Eskozia|Eskoziako]] eta [[Man|Man]] uharteko [[zeltiar]] herriei eta euren hizkuntzen hiztunei ematen zaien izena da. Hain zuzen ere, hizkuntza horiek [[Irlandako gaelera]] (irlandera ere deitua), [[Eskoziako gaelera]] eta Man uharteko gaelera ([[manxera]] izenaz ezagunagoa) dira eta [[hizkuntza goidelikoak|hizkuntza goideliko]] delakoen barruan daude. Hizkuntzen multzo hori, berriz, Britainiar Uharteetako [[Zeltiar hizkuntzak|zeltiar hizkuntzetako]] azpitaldeetako bat da; beste adarra [[Britoi hizkuntzak|britoi]] taldeko [[galesera]]k, [[bretainiera]]k, [[kornubiera]]k eta [[kunbriera]]k osatzen dute.
 
Gaelak Irlandara iritsi ziren azken herri zeltiarra izan ziren. Historialariek K.A. 100. urte inguruan kokatu izan dute haien helduera baina zalantza ugari daude.<ref>http://irelandahistory.blogspot.com.es/</ref><ref>http://www.electricscotland.com/webclans/cairney/18.htm</ref> Bestalde, tradizionalki, [[Lebor Gabála Érenn]]''' '''izkribuan ''(Irlandako Konkistaren Liburua) ''agertzen''' '''diren [[milesiarrak|milesiarrek]] gaelikoak sinbolizatzen zituztela uste izan da baina zenbait ikerlariren ustez, baliteke liburu horretan agertzen diren [[Tuatha Dé Danann]] delakoak izatea benetazko gaelak, liburu hori idatzi zuten monje kristauek, anti-[[pagano]] sutsuak izan arren, haien aldeko jarrera azaldu baitzuten bertan behin eta berriz, gerora milesiarrekin egingo zuten bezalaxe. Hori hala balitz, orduan milesiarrek gaeliko kristautuak sinbolizatuko lituzkete. Edonola ere, ez dago ezer garbirik eta ezin da ahaztu "Lebor Gabála Érenn" printzipioz historia liburu soil bat ez baino batez ere mito liburu bat ere badeladela.<ref>RANELAGH, John O'Beirne: ''A short history of Ireland''. Cambridge: Cambridge University Press, 1994. 19. orria. [Helbide honetan ikus daiteke: http://books.google.es/books?id=xfx0VGIXiPYC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false]</ref>
 
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] eta [[Antzinako Grezia|greziarrek]] Irlandarigaelei ''Hiberni ''deitu zieten ([[Hibernia]] deituizena zioteneman etabaitzioten ''Hiberni''gaur bertakoegungo biztanleei,[[Irlanda]] hots, gaeleiirlari). IV. mendetik aurrera ordea, [[Britania]] erromatarra erasotzen zuten gerlari irlandarrei ''Scoti'' edo [[Eskotoak|eskoto]] deitzen hasi ziren idazle latindarrak (zeinak nonbait "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi duen) eta azkenerako hitz hori gael guztiak izendatzeko erabiliko zen. "Gael" izen hau berriz [[Irlandera zaharra|irlandera zaharreko]] ''Goídel'' hitzetik dator eta aldi berean azken hitz hau IV. mendean [[galesera|galeserazko]] ''Gwyddyl ''hitzetik hartutakoa dela uste dute ikerlariek.<ref>Ibídem, 20. orria.</ref> ''Gwyddyl ''honek dirudienez "basoko / Mendiko jendea" esan nahi zuen eta irlandarrak izendatzeko erabiltzen zen.
 
V. mendean, gaelak Irlandatik atera eta ordura arte [[pikto]]ek populatua zegoen [[Kaledonia]] inbaditu zuten, horren ondorioz, pixkanaka pixkanaka lurralde hau [[Eskozia]] izenez ezagutua izango zelarik. Mende hartan bertan, [[Man uharte|Man uhartera]] ere zabalduko ziren.
Anonymous user