«Gaelikoak»: berrikuspenen arteko aldeak
ez dago edizio laburpenik
'''Gaelikoak''', '''goidelikoak''', '''gaelak''' edo '''goidelak''' ([[irlandera zaharra|irlandera zaharretik]], ''Goídel'') [[Irlanda]]ko, [[Eskozia|Eskoziako]] eta [[Man|Man]] uharteko [[zeltiar]] herriei eta euren hizkuntzen hiztunei ematen zaien izena da. Hain zuzen ere, hizkuntza horiek [[Irlandako gaelera]] (irlandera ere deitua), [[Eskoziako gaelera]] eta Man uharteko gaelera ([[manxera]] izenaz ezagunagoa) dira eta [[hizkuntza goidelikoak|hizkuntza goideliko]] delakoen barruan daude. Hizkuntzen multzo hori, berriz, Britainiar Uharteetako [[Zeltiar hizkuntzak|zeltiar hizkuntzetako]] azpitaldeetako bat da; beste adarra [[Britoi hizkuntzak|britoi]] taldeko [[galesera]]k, [[bretainiera]]k, [[kornubiera]]k eta [[kunbriera]]k osatzen dute.
Gaelak
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] eta [[Antzinako Grezia|greziarrek]] Irlandari [[Hibernia]] deitu zioten eta ''Hiberni'' bertako biztanleei, hots, gaelei. IV. mendetik aurrera ordea [[Britania]] erromatarra erasotzen zuten gerlari irlandarrei ''Scoti'' edo [[Eskotoak|eskoto]] deitzen hasi ziren idazle latindarrak (zeinak nonbait "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi duen) eta azkenerako hitz hori gael guztiak izendatzeko erabiliko zen. "Gael" izen hau berriz [[Irlandera zaharra|irlandera zaharreko]] ''Goídel'' hitzetik dator eta aldi berean azken hitz hau IV. mendean [[galesera|galeserazko]] ''Gwyddyl ''hitzetik hartutakoa dela uste dute ikerlariek.<ref>Ibídem, 20. orria.</ref> ''Gwyddyl ''honek dirudienez "basoko / Mendiko jendea" esan nahi zuen eta irlandarrak izendatzeko erabiltzen zen.
|