Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Bigarren nafar kontraerasoa (1516): Petri hau ez da linkekoa
197. lerroa:
[[1516]]ko [[urtarril]]ean [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoa]] hil eta oinordekotza korapilatsua zenez, [[Gonzalo Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalak]] bere botera finkatu zuen espioitza-sarea eta armadaren ugaltzearen bitartez. [[Nafarroako Erresuma]] berreskuratzeko erasotzat jakituna zenez, beste 6.000 soldadu berriak eraman zituen [[Nafarroa]]ra, bereziki [[Donibane Garazi]]ko goarnizioa armaz eta elikagaiez hornituz. Garai hartan, [[espainia]]rrek nafar askoen fideltasunaz mesfidatu zuten. Hain ziren susmaberak non [[Leringo konderria|Leringo kondearen]] atxiloketa ere erabaki baitzuten. Honek ihes egin eta geroago ([[1516]]ko [[maiatz]]ean) itzuliko zen [[Karlos I.a Espainiakoa|Karlos I.ari]] fideltasuna zin eginez.
 
[[Frantzia]]ko erregea [[Italia]]ko gudetan murgilduta zegoenez, herrialde bien arteko aliantza ez zen martxan. [[Petri Nafarroakoa]] mariskalak [[Nafarroako Erresuma]] armaz berreskuratzeko agindua hartu zuen. [[Martxo]]aren hasieran armada hiru zutabetan banatu zuten:
* Lehenengo zutabeak, [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes Labritekoak]] zuzenduta, [[Donibane Garazi]] setiatu zuen.
* Bigarrenak, [[Baigorri]]ko bizkondeak zuzenduta, [[Orreaga]] okupatu behar zuen [[Pirinioak]] zeharkatzeko pasabidea kontrolatzeko.
* Hirugarrena, [[Petri Nafarroakoa]] mariskalak zuzendutako 1.200 lagunek osatua, [[Zaraitzu]] eta [[Erronkari]]tik irten zen [[Nafarroa Garaia]]n.
 
Mariskala hurbildu ahala, zenbait hiribildu altxatu ziren, tartean [[Zangoza]], [[Erriberri]] eta [[Martzilla]]. Tamalez, laster menderatuak ziren.
 
[[Gaztelako Erresuma]]ko armadak [[Donibane Garazi]]tik, goarnizio txiki bat utzita, [[Orreaga]]raino atzera egin zuen. Era berean [[Cristóbal Villalba|Villalbak]] hegoaldetik [[Orreaga]]rantz jo zuen. Pasabidea segurtatu eta gero, Villalba koronelak [[Erronkariko ibarra]]ra joan zen [[Petri Nafarroakoa]]renNafarroakoaren bila. Bigarren zutabea porrot egin eta beharrezkoak zituzten bizigaiak eman ez eta hotzaren hotzez hildako ugari izan zituzten. Horrexegatik, armada biak topatu zirenean, errenditzeko negoziaketak hasi ziren. [[Petri Nafarroakoa]] atxilotu zuten eta [[Simancas]]ko gazteluan hil zen [[1522]]an.
 
=== Bigarren bermatzea ===