Eskoto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Eskoto''', IV. mendetik aurrera [[gaeliko (etnia)|gael]] herriari idazle [[Erromatar Inperioa|erromatarrek]] emandako izena da ("''Scoti''"). Ez dago batere garbi hitz honen esanahia baina dirudienez "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi du eta [[Britania]] erromatarra erasotzen zuten gerlari gaelikoei deitzeko erabiltzen zuten baina pixkanaka pixkanaka [[Latin|Latinez]] idazten zuten idazleak hitz hau herri gaeliko osoa izendatzeko erabiltzen hasi ziren (lehenago erromatarrek ''Hiberni'' hitza erabiltzen zuten).
 
Gaelikoak jatorriz [[Irlanda|Irlandakoak]] ziren eta VIV. mendean Fergus Mòr Mac Earca erregea buru zutelarik [[Eskozia|Eskozian]] kokatzen hasi ziren (orduan [[Kaledonia|Caledonia]] deitua). Eskotoek [[Hebrida uharteak]] eta Eskoziako mendebaldea erasotu zituzten eta gaur egun [[Argyll eta Bute|Argyll]]-go eskualdea den lurraldean erresuma bat ezarri zuten, [[Dál Riata]] izenez ezagutu zena.
 
844. urtean, beren errege zen [[Kenneth Mac Alpin]] [[pikto|piktoen]] tribuarekin aliatu edo kidetu zen [[Norvegia|Norvegiako]] [[vikingo|vikingoen]] erasoengandik defendatzeko eta hala eskoziar lurraldearen batasuna eraikitzen hasi zen. XI. mende amaierarako piktoak jada erabat gaelizatuak zeuden eta honek gaur egungo herrialdeari apurka apurka bere<nowiki> </nowiki>izena ematea ekarriko zuen (edonola ere, [[Eskoziako gaelera|Eskoziako Gaelerazko]] lurralde honen izena orduan zein orain ''Alba'' da). Beste tribu irlandar batzuk lurralde haietatik kanporatu egin zituzten, errebeldeak eta gerlariak ziren aitzakiarekin.