Gaelikoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] eta [[Antzinako Grezia|greziarrek]] Irlandari [[Hibernia]] deitu zioten eta ''Hiberni ''bertako biztanleei, hots, gaelei. IV. mendetik aurrera ordea [[Britania]] erromatarra erasotzen zuten gerlari irlandarrei ''Scoti ''edo [[Eskotoak|eskoto]] deitzen hasi ziren idazle latindarrak (zeinak nonbait "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi duen) eta azkenerako hitz hori gael guztiak izendatzeko erabiliko zen. "Gael" izena berriz [[Irlandera zaharra|Irlandera Zaharreko]] ''Goídel''-etik dator eta hitz hau berriz aldi berean [[galesera|galeseratik]] hartutakoa dela uste dute ikerlariek, zeinak "Basoko/Mendiko jendea" esan nahi omen zuen.
 
Herri honek, V. mendean Irlandatik atera eta ordura arte [[pikto]]ek populatua zegoen [[Kaledonia]] inbaditu zuten, horren ondorioz lurralde hau [[Eskozia]] izenez ezagutua izango zelarik. Ondoren, [[Man uharte|Man uhartera]] ere zabalduko ziren.
 
Nahiko informazio gutxi dago herri gaelikoei buruz, idazle eta nabigatzaile klasikoek deskribatu dituzten arren. Esan bezala, erromatarrek eta greziarrek, [[Hibernia]] deitu zuten gaur egun [[Irlanda]] dena, olerki batean, [[Juverna]] ere deitzen den arren, eta, ondorioz, irlandarrei, [[hiperborea|hiperboreo]] deitu zieten.