Eskoto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.86.193.32 (eztabaida) wikilariaren 4095084 berrikuspena desegin da
No edit summary
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|irlandar jatorriko Eskoziako etnia gaelikoari|eskoziar filosofoa|Joan Duns Eskoto}}
 
'''Eskoto''', IV. mendetik aurrera [[gaeliko (etnia)|gael]] herriari idazle [[Erromatar Inperioa|erromatarrek]] emandako izena da ("''Scoti''"). Ez dago batere garbi hitz honen esanahia baina dirudienez "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi du eta [[Britania]] erromatarra erasotzen zuten gerlari gaelikoei deitzeko erabiltzen zuten baina pixkanaka pixkanaka [[Latin|Latinez]] idazten zuten idazleak hitz hau herri gaeliko osoa izendatzeko erabiltzen hasi ziren (lehenago erromatarrek ''Hiberni'' hitza erabiltzen zuten).
 
Gaelikoak jatorriz [[Irlanda|Irlandakoak]] ziren eta VI. mendean Fergus Mòr Mac Earca erregea buru zutelarik [[Eskozia|Eskozian]] kokatzen hasi ziren (orduan [[Kaledonia|Caledonia]] deitua). Eskotoek [[Hebrida uharteak]] eta Eskoziako mendebaldea erasotu zituzten eta gaur egun [[Argyll eta Bute|Argyll]]-go eskualdea den lurraldean erresuma bat ezarri zuten, [[Dál Riata]] izenez ezagutu zena.
 
844. urtean, beren errege zen [[Kenneth Mac Alpin]] [[pikto|piktoen]] tribuarekin aliatu edo kidetu zen [[Norvegia|Norvegiako]] [[vikingo|vikingoen]] erasoengandik defendatzeko eta hala eskoziar lurraldearen batasuna eraikitzen hasi zen. XI. mende amaierarako piktoak jada erabat gaelizatuak zeuden eta honek gaur egungo herrialdeari apurka apurka bere<nowiki> </nowiki>izena ematea ekarriko zuen (edonola ere, [[Eskoziako gaelera|Eskoziako Gaelerazko]] lurralde honen izena orduan zein orain ''Alba'' da). Beste tribu irlandar batzuk lurralde haietatik kanporatu egin zituzten, errebeldeak eta gerlariak ziren aitzakiarekin.
eraikitzen hasi zen. XI. mende amaierarako piktoak jada erabat gaelizatuak zeuden eta honek gaur egungo herrialdeari apurka apurka bere
<nowiki> </nowiki>izena ematea ekarriko zuen (edonola ere, Eskoziako Gaelerazko lurralde honen izena orduan zein orain ''Alba'' da). Beste tribu irlandar batzuk lurralde haietatik kanporatu egin zituzten, errebeldeak eta gerlariak ziren aitzakiarekin.
 
Garai batean Eskotoak [[Irlanda]], [[Eskozia]] eta [[Man uharte|Man Uhartean]] kokatutako talde etno-linguistikoa izendatzeko erabili bazen ere, gaur egun '''gaeliko''' edo '''gael''' hitza erabiltzen da. Caledonia inbaditu zutenean, beren hizkuntza [[Aitzinirlandera]] zen. Ondoren, handik [[Irlandera zaharra|Irlandera Zaharra]] eratorriko zelarik.
 
.