Gaelikoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Gaelikoak''''', ''''''goidelikoak, gaelak '''edo '''goidelak '''([[Ingelesa|Ingelesez]] eta [[Frantsesa|Frantsesez]] ''Gaels ''edo ''Goidels'') [[Irlanda]]ko, [[Eskozia|Eskoziako]] eta [[Man|Man]] uharteko [[zeltiar]] herriei eta euren hizkuntzen hiztunei ematen zaien izena da. Hain zuzen ere, hizkuntza horiek [[Irlandako gaelera]] (irlandera ere deitua), [[Eskoziako gaelera]] eta Man uharteko gaelera ([[manxera]] izenaz ezagunagoa) dira eta [[hizkuntza goidelikoak|hizkuntza goideliko]] delakoen barruan daude. Hizkuntzen multzo hori, berriz, Britainiar Uharteetako [[Zeltiar hizkuntzak|zeltiar hizkuntzetako]] azpitaldeetako bat da; beste adarra [[Britoi hizkuntzak|britoi]] taldeko [[galesera]]k, [[bretainiera]]k, [[kornubiera]]k eta [[kunbriera]]k osatzen dute.
 
Gaelikoak Irlandan bizi ziren herri bat ziren, IV. mendetik aurrerako idazle latindarrek [[eskoto]] deituak. Herri honek, Irlandatik atera eta ordura arte [[pikto]]ek populatua zegoen [[Kaledonia]] inbaditu zuten, horren ondorioz lurralde hau [[Eskozia]] izenez ezagutua izango zelarik. Ondoren, Man uhartera ere zabalduko ziren.