Roberto I.a Eskoziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
Robertok [[Robert de Brus, Annandaleko 6. Jauna]] (1243-1304) eta [[Marjorie, Carrickeko kondesa]], (1256-1292) izan zituen gurasoak<ref>[http://books.google.com/books?id=wHZcIRMhSEMC&pg=PA733&dq=bruce+and+Broadoak&sig=_1iJsPKVqilBVmDkwuV2Afapp7o Magna Carta Ancestry: A Study in Colonial and Medieval Families By Douglas Richardson, Kimball G. Everingham]</ref>. Amaren partez [[Carrick]]eko konderria eta aitaren partez erregeen leinua hartu zituen oinordetzan.
 
Bruce edo Brus leinua ez zen jatorriz eskoziarra, [[Flandria|Flandriakoa]] baizik, bera jaio baina apenas ehun eta berrogeita hamar bat urte lehenago iritsi zirelarik hara [[Ingalaterra|Ingalaterratik]] barrena, aipatu azken erreinu horretako familia aristokratikoetako bat izan eta gero. Inondik ere Robert izena oso ohikoa zen familia horretan.
 
Ingalaterran dexenteko botere erdietsi baldin bazuten, Eskozian are gorago iritsiko ziren, bertako Errege Familiarekin senidetzea lortu baitzuten [[Robert de Brus, Annandaleko 4. jauna]], [[Gilen Lehoia|Gilen ''Lehoia'']] Eskoziako erregearen iloba zen Isabel Huntingdon-ekin ezkontzean 1219an.<ref>http://www.scotclans.com/scottish_clans/clan_bruce/history.html</ref><ref>http://www.scotweb.co.uk/info/bruce/</ref> Ahaidetasun horretan oinarritu zen honen seme eta Robertoren aitona izan zen [[Robert de Brus, Annandaleko 5. jauna]], Eskoziako tronua eskatzeko 1290-1292 urteetan eta gerora Robertok berak ere halaxe egingo zuen, baita lortu ere.<ref>http://www.scotclans.com/scottish_clans/clan_bruce/history.html</ref><ref>http://www.bbc.co.uk/history/historic_figures/bruce_robert_the.shtml</ref><ref>http://www.bbc.co.uk/history/scottishhistory/independence/features_independence_bruce.shtml</ref> Amaren leinua berriz bai zela izatez eskoziarra (gaelikoa).