Roberto I.a Eskoziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
Robertok [[Robert de Brus, Annandaleko 6. Jauna]] (1243-1304) eta [[Marjorie, Carrickeko kondesa]], (1256-1292) izan zituen gurasoak<ref>[http://books.google.com/books?id=wHZcIRMhSEMC&pg=PA733&dq=bruce+and+Broadoak&sig=_1iJsPKVqilBVmDkwuV2Afapp7o Magna Carta Ancestry: A Study in Colonial and Medieval Families By Douglas Richardson, Kimball G. Everingham]</ref>. Amaren partez [[Carrick]]eko konderria eta aitaren partez erregeen leinua hartu zituen oinordetzan.
 
Bruce edo Brus leinua ez zen jatorriz eskoziarra, [[Flandria|Flandriakoa]] baizik, bera jaio baina apenas ehun eta berrogeita hamar bat urte lehenago iritsi zirelarik hara [[Ingalaterra|Ingalaterratik]] barrena, aipatu azken erreinu horretako familia aristokratikoetako bat izan eta gero. Eskozian are gorago iritsiko ziren, bertako Errege Familiarekin senidetzea lortu baitzuten ezkontzen[[Robert bitartezde Brus, Annandaleko 4. jauna]] [[Gilen Lehoia|Gilen ''Lehoia'']] Eskoziako erregearen iloba zen Isabel Huntingdon-ekin ezkontzean 1219an.<ref>http://www.scotclans.com/scottish_clans/clan_bruce/history.html</ref><ref>http://www.scotweb.co.uk/info/bruce/</ref> Ahaidetasun horretan oinarritu zen Robertoren aitona [[Robert de Brus, Annandaleko 5. jauna]], Eskoziako tronua eskatzeko 1290-1292 urteetan eta gerora Robertok berak ere halaxe egingo zuen, baita lortu ere.<ref>http://www.scotclans.com/scottish_clans/clan_bruce/history.html</ref><ref>http://www.bbc.co.uk/history/historic_figures/bruce_robert_the.shtml</ref><ref>http://www.bbc.co.uk/history/scottishhistory/independence/features_independence_bruce.shtml</ref> Amaren leinua berriz bai zela izatez eskoziarra (gaelikoa).
 
Bere jatorri anitzaren ondorioz, Robertok hiru hizkuntza ikasi eta menderatu zituen: [[Eskoziako gaelera|Gaelikoa]], [[Scots]] delakoa eta [[Anglo-Normandiera|Anglo-normandiera]] ([[Frantsesa|Frantsesaren]] antzekoa).<ref>http://www.bbc.co.uk/history/scottishhistory/independence/features_independence_bruce.shtml</ref>