Jack Sparrow: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ortografia akats mordo bat: film, pertsonaia, mutin... Zuzentzaile ortografikorik ez, ala? Lexiko kontu batzuk ere bai. Ahaztuta zegoen gaztelaniazko zatiren bat ezabatu. "Izateko era" atalera iritsi naiz. Agian beste noizbait helduko diot berriro ere...
13. lerroa:
Johnny Deppek pelikulan parte hartzeko jarri zuen kondizio bakarra izan zen berak eraikitzea pertsonaia. Gidoian ageri zen pertsonaia-motaren ildoa jarraitu gabe ([[The Walt Disney Company|Disney]] estilokoa), aktoreak inspirazio-iturri izan zituen [[Rolling Stones]] musika taldeko [[Keith Richards]] (agerralditxoak izan zituen hirugarren eta laugarren pelikuletan) eta [[Looney Tunes]]eko [[Pepé Le Pew]], bai eta, hein batean, [[Errol Flynn]] aktoreak ''Captain Blood'' filmean ([[1935]]) eginiko lana.
 
Deppek pirata imajinatzen zuen garaiko rock-izar bat bezala, eta Sparrow bidaietako oroigarriz bete zuen (rastak [''[[dreadlocks]]''], abalorioera askotako apaingarriak, urrezko hortzhortzak eta begi azpiko pintura beltza), ibiltzeko maritxu-erarekin (hainbeste urtez barkuen kubiertetan ibiltzeagatik) eta, antza denez, sexualitate anbiguoarekin (emakume gabe gau gehiegi pasatzeagatik). Hala ere, pertsonaiak emakume asko bere oinetara erortzen diren gizon lotsagabe eta irresistiblearen kutsua du.
 
Grabaketaren hasieran, Disneyko exekutiboei gustatzen ez zitzaien zer edo zer zegoen, eta telefono-elkarrizketa urduriak izan zituzten zuzendariarekin: ''«Zer ari da egiten? Zergatik hitz egiten du horrela? Mozkortuta dago? Gaya da»''. Deppek beraz fidatzeko konbentzitu zituen (bestela, kaleratu egin beharko zutela esan zien). Emaitza izan zen pertsonaia karismatiko bat, gazte eta helduen idolo eta ikono bihurtu dena; ziurrenik, bera gabe film-sail hau oso ezberdina izango zen.